Ostegun honetan Barakaldoko Udaltzaingoak beldurraraztez egindako lapurreta bat saihestu du eta hiru pertsona inplikatua atxilotzea lortu ditu, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotzi Ángel Madrazok adierazi duenez. Atxilotuak, lehenengo momentuan, bizikleta elektrikoak erabiliz ihes egin zuten.

Madrazok adierazi du, arratseko 18:40an gertatu zela lapurreta saiakera, Gorostitza inguruan. Inguru hartan paseoan zebiltzan bi gazte mehatxatu zituzten hiru lagunek, haien gauzak lapurtzeko.

Lapurretan zihardutela, Udaltzaingoaren patruila bat hurreratu zitzaien, eta lapurreta ez gauzatzea lortu zuten. Orduantxe egin zuten ihes atrakatzaileek. Agenteak segika joan zitzaizkien, eta Gurutzetako Sieben harrapatu zituzten, beste bi patruilekin batera.

Hiru gazteak erregistratu, eta lapurtutako Barik txartela eta dirua aurkitu zizkieten. Agenteak lapurretaren biktimekin harremanetan jarri ondoren, atxiloketaren lekura bertaratu, eta inolako zalantzarik gabe seinalatu zituzten egileak. Salaketa jarri ondoren, lapurtutakoak itzuli zizkieten.

Polizia-etxera eraman zituzten 13, 16 eta 20 urteko hiru gizonezkoak. Haietako bat tutorearen esku utzi zuten, inputatzerik ez zegoelako; beste bat ere tutoreen esku utzi zuten, egitateak inputatu ondoren, eta hirugarrena - MFD, Arrigorriagako bizilaguna eta adinez nagusia, - atxilotu eta epailearengana eraman zuten.

Horrez gainera, Bilbon lapurtutako bizikleta elektrikoak zerabiltzatenez, Barakaldoko udaltzainek berreskuratu eta alokatzeaz arduratzen den udal zerbitzuari itzuli zizkieten.