GETXO. Atzo gauean, Neguri auzoko Elkano kaleko hondakinak gaika biltzeko lau edukiontzi erre dituzte. Edukiontziak erabat suntsituta geratu dira eta, horrez gain, inguruan aparkatuta zeuden bi ibilgailuk ere kalteak izan dituzte kanpoko plastikozko elementu batzuetan, edukiontziak erretzean sortutako beroaren eraginez. Udal banku batek ere kalteak izan ditu. Edukiontzietan eta hiri-altzarietan eragindako kalteen zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa da.

Ekainaren 23an, leku berean, paperezko edukiontzi bati su eman zioten, baina kea azkar atzeman zutenez, ezin izan zuten erabat erre, kalte gehiagorik eragin gabe. Bi kasuetan, sua nahita biztu dutela aztertzen ari da.

Sua bart goizaldean gertatu da Elkano kalean, Akaziak kaleko kantoian, 03:30ak pasatxo. Suhiltzaileei abisua eman diete, eta berehala bertaratu dira sutea itzaltzera. Udaltzaingoak atestatua egin du gertatutakoari buruz, eta, ondoren, kaltetutako edukiontziak kendu dituzte; gaur goizean bertan, beste edukiontzi batzuekin ordezkatu dituzte. Ekintza bandaliko hauek salatzen ditu Udalak eta espero du ekintza bandaliko horien egilea edo egileak identifikatzea. Udaltzaingoa eta Ertzaintza lan egiten ari dira gertatutakoa argitzeko.

UDALTZAINGOAK TABERNA BAT HUSTU ETA SALATU EGIN DU

Horrez gain, Getxoko Udaltzaingoak taberna bat zigortu du gaur goizaldean, baimendutako edukiera gainditzeagatik eta gauden normaltasun berrirako trantsizioan ezarritako segurtasun-distantzia barruan ez betetzea uzteagatik.

Lokalaren titularrari espediente zigortzailea ireki diote, eta taberna hustu dute bertaratutakoen osasuna zaintzeko.