Atzo, urriak 30

Sopelako Udaltzainak gizon bat atxilotu du lapurretan harrapatu ostean

Hainbat auzokidek abisua eman zuten lapurretan harrapatu ostean

09.02.2020 | 20:58
Imagen de archivo de dos vehículos de la Policía Local de Sopela

Hainbat auzokidek abisua eman zuten lapurretan harrapatu ostean

SOPELA. Sopelako Udaltzainak gizon bat atxilotu zuten atzo hainbat herritarrek abisua ematean ihesean ikusi eta gero. Antza, gizonak hainbat lapurreta egin zituen komertzioetan idarra erabiliz, eta horrez gain erresistentzia jarri zuen harrapatu zutenean.

Udaltzaingoak guztira hiru abisu jaso zituen. Lehena, 18:45 inguruan, Iberre kalean bere jabetzako autoan gizonezko bat sartu eta barruan zituen gauzak lapurtzen saiatzen ari zenaren berri emateko. Ustezko lapurrak jabeari aurpegia piperbeltzezko esprai batekin zipriztinduko ziola mehatxatu zion eta ihes egitea lortu zuen. 19:15ak inguruan bigarren abisua jaso zuten.

Karabiondo kalean gizon bat aparkatutako ibilgailu baten barruan sartu zen eta jabeak ustekabean harrapatzean ihesari eman zion bizikletaz. Hirugarren eta azkenengo abisua 20:15ak inguruan izan zen. Herritar batek Loiola Ander Deunan ezaugarri berdinetako gizon bat ustekabean harrapatu zuen itxita zegoen arropa denda batean indarrez sartu nahian. Ihes egin ez zezan indar egin arren, aurpegia esprai batekin zipriztindu zion eta ihes egitea lortu zuen bizikletaz. Herritarrak, ezagun batzuen laguntzari esker, ez zuen mediku zentro batera joan beharrik izan.

Minutu batzuk geroago, udaltzainek, erresistentzia handia jarri zuen egilea atxilotu zuten Gatzarriñe kalean. Arakatzean, beste pertsona batzuen dokumentazioa zeraman. Atxilotua Getxoko Ertzainetxera eraman zuten atestatua egiteko eta guardiako epaitegiaren esku utziko dute.

Bitartean, udaltzainak oraingo astean Sopelako gune berdinean, atxilotuaren egungo bizilekuaren inguruan, aparkatutako ibilgailuetan indarra erabiliz gertatu diren zenbait lapurretetan atxilotuaren parte hartzea ikertzen ari dira.