152 metro guztira

Donostiak Kontxako pasealekuko baranda berrituko du

03.04.2021 | 04:00

DONOSTIA. Donostiako Udalak 1.079.964 euroko aurrekontua bideratuko du Kontxa pasealekuko kostaldean berrikuntzak egiteko. Egingo diren lan nagusiak Errege Etxearen eta Antiguoko tunelaren arteko 152 metroko baranda ordezkatzea eta horma konpontzea izango dira.

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, "gune horretan egiten ari den jarduketa handia, hiriarentzat hain garrantzitsua dena, hainbat fasetan garatu behar da, aurrekontua dela eta, eta pixkanaka-pixkanaka aurrera doa".

Fase horretan baranda bakarrik berrituko da, baina hondartzara sartzeko baranda ere egingo da, 8 bolutako pieza berezi inklinatu baten bidez, baita Kontxa pasealekurako sarbidea Ondarretako arrapalan ixten duen farolaren gaineko lana ere.

Egin beharreko lanak II-A faseari dagozkio. Hau lehenengo fasearen amaierarekin lotzen da, hondartzara sartzeko bigarren eskaileratik aurrera -tuneletik aurrera-, eta Eguzki Kirol Elkartearen instalazioen eremura heldu baino lehen amaitzen da. Gutxi gorabehera 152 metro berrituko dira barandan.

ANOETAKO GAZTELEKUA ETA HAURTXOKOA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Anoetako estadioko erdisotoan gazteleku eta haurtxokorako lokala egokitzeko proiektua. Aurrekontua 556.036 eurokoa da.

Proiektuaren arabera, Haurtxokoa 5-11 urte bitarteko haurrentzako aisialdirako gunea izango da. Eremu irekia izan arren, hainbat gune desberdin antolatu dira:

  • Jolasgunea (ping pong eta futbolina).
  • Jokoetarako etxetxoa.
  • Antzeztoki txikia.
  • Lurrean jolasteko gunea (puffak, koltxonetak€).
  • Tailerrentzako eta mahai-jokoetarako gunea.

Gainera, hormetan entxufeak jarri dira telebistak, musika aparatuak, ordenagailuak eta abar erabiltzeko. Horretaz gain, Haurtxokoak bere komunak ditu, haurren beharretara egokituak (konketa baxuagoak, pixatoki baxuagoak€).

Gaztelekua, bestalde, 12-17 urte bitarteko nerabeentzako aisialdirako gunea izango da. Eremu ireki honetan hiru eremu bereizi dira:

  • Ordenagailuen eremua (lau postu finko eta ordenagailuak, telebista, bideo-kontsolak, puffak eta abar konektatzeko entxufeak).
  • Jolasgunea (ping pong eta futbolina).
  • Tailer-eremua harraska batekin.

Gaztelekuak, gainera, biltegi txiki bat izango du barruan.

AUTOTRAMITAZIO-MAKINAK

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Axialtic Soluciones Tecnologías SL enpresari esleitzea Donostiako Udalarentzat renting bidez autotramitazio makinak hornitzeko kontratua. Kontratu horren aurreikusitako gehieneko aurrekontua urteko 30.129 eurokoa da, eta bi urteko epea dauka kontratuak. Horri esker, 5 makina batuko dira guztira herritarren tramiteak elektronikoki kudeatzeko.

ARCCO AMARA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donosti Coques Uno, SL-k Donostiako Udalarekin sinatutako erabilera lagatzeko kontratuak bukatzea, Arcco Merkataritza-gunearen lokal desberdinei dagozkienak, enpresa horrek kontratuen betebeharrak ez betetzeagatik. Ebazpen honen helburua da Merkataritza-gunearen proiektua finkatzen jarraitzea.

EDATEKO URA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Oriabenta eta Putzuetako biltegien edateko ura banatzeko sare orokorrak berritzeko proiektuko obrak kontratatzeko espedientea. Tarte horiek Altza eta Miramon-Zorroaga auzoak hornitzen dituzte. Hasierako aurrekontua 785.131 eurokoa da eta obrak egiteko epea 7 hilabetekoa.

SPEISEKO ZUZENDARI BERRIA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Eli Arrillaga Arrizabalaga Suhiltzaile Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da, eta hainbat kargu izan ditu Udalean fiskalizazio eta diruzaintza arloetan. Arrillagak orain arte zuzendari izan den Imanol Andonegiren ordez hartuko du kargua, honek arrazoi pertsonalengatik utzi baitu.

noticias de deia