BILBO. Koronabirusaren pandemiak ezin izan du Zientzia Astearen hogeigarren edizioa behera bota. Egin beharreko moldaketak eginda, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ekimenak arrakasta handia izan du. Jendeak ondo erantzun egin du azaroaren 6tik 8ra antolatutako ekintzetan. Egoera sanitarioa dela eta, programatutako ekintza asko online formatuan egin behar izan dira, eta besteak, aldiz, Barakaldoko egoitzan.

Urtero bezala, aurten ere harrera bikaina izan du Zientzia Asteak adin guztietako herritarren artean. Gaur egun bizi dugun testuinguru sozial eta sanitarioa dela eta, beste batzuetan baino bisitari gutxiago izan ditu. Nolanahi ere, 5.567 bisita izan ditu, guztira zenbatuta webguneko bisitak eta Youtubeko bistaratzeak -txokoak, tailerrak eta aurrez grabatutako hitzaldiak eskaini dira-, tailer interaktiboetako inskripzioak, streamingeko hitzaldiak eta Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikora egindako bisita presentzialak.

2020ko Zientzia Astean, 63 jarduera eskaini dira: 23 zientzia txoko, 27 tailer, 7 hitzaldi eta 3 erakusketa. Gainera, 3 lehiaketa egin dira. Horietako bat argazkilaritza geologikoko lehiaketa izan da; aurtengoa, XII. edizioa. Igandean ezagutarazi ziren irabazleak; Zientzia Astearen webgunean eta sare sozialetan (@ikerketazabalik) dago informazioa. Aurten, 80 pertsonak hartu dute parte, eta 125 argazki zenbatu dira. Beste bi lehiaketak («Bakterio-ehiztariak lanean: eskuak garbi, guztiok onik» eta «Haikrostiko matematikoak») martxan daude oraindik, azaroaren 15era arte; beraz, nahi duenak parte hartzeko aukera du oraindik.

Nabarmentzeko modukoa da Zientzia Aste honetan UPV/EHUko ikertzaileek jarduerak online formatura egokitzeko lana eta pandemia egoeran ere zientzia dibulgatzen jarraitzeko egindako ahalegina.

1.200 PERTSONA BAINO GEHIAGO

Zientzia Astearen aurreko hiru asteetan, alegia, urriaren 13tik azaroaren 1era, «UPV/EHU gure inguruan» ekitaldia egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan. UPV/EHUk antolatzen du ekitaldi tematiko hori, Zientzia Astearen sarrera modura, eta helburu zuen Nerbioi itsasadarra eta horren geografia herritarrei hurbiltzea, gure ingurua garatzeko toki erabakigarria baita. Hainbat jarduera egin ziren, eta horietan Bilboko itsasadarraren berezitasunak ikusi ahal izan ziren zientziaren eta teknologiaren ikuspegitik. Jarduera horietako bat «Nerbioi Itsasadarra Zientziak eta Teknologiak Ikusita» erakusketa izan zen; Kultura Zientifikoko Katedrak egindako 10 infografia ditu, bai eta

Bilboko Itsasmuseumek utzitako materiala, Geologia Sailak maileguan utzitako fosilak, arrokak eta mineralak eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Biologia eta Ekologiako Saileko planktonaren irudiak ere. 114 bisita presentzial izan zituen jarduerak, eta 411 bisita interaktibo ere bai, webgune honen bidez. Hain zuzen ere webgune horretan aurretiko jarduerarekin lotutako 7 joko interaktibo daude -500 pertsona sartu dira-. Erakusketaz gain, hitzaldien ziklo bat ere egin zen -234 pertsona bertaratu ziren-, eta argazki lehiaketa bat -12 lagunek parte hartu zuten-.

2020ko Zientzia Astearen eta «UPV/EHU Gure Ingurunean» aurretiko ekitaldiaren zifrak batuta, UPV/EHUk 6.838 pertsona hurbildu ditu zientziara eta ezagutzara.

Fernando Tapia Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordearen aburuz, ikertzaileei eta Euskal Herriko Unibertsitateko / Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Astearen antolaketaz arduratzen diren pertsona guztien esfortzu handiari esker, denbora errekorrean, eskaintza erakargarria prestatzea posible izan da, Gainera, bizi dugun egoera soziosanitario korapilatsua honetan parte-hartze datuek erakusten duten moduan, oso harrera ona izan du publikoaren artean. Besterik gabe, espero dut Euskadiko izaera zientifikoa duten jardueren eskaintza kultural garrantzitsuena biltzen duen ekitaldiaren hurrengo edizioa testuinguru mesedegarriagoan antolatu ahal izatea”.