BILBO. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak San Sebastian eguneko segurtasuna bermatuko dute. Bi polizien ordezkariek elkarlanean operatiboa antolatu dute. Operatiboaren helburua segurtasuna bermatzea da San Sebastian egunean, danborrada eta jarduera guztiak behar bezala egiten direla zaintzeko. Gomendatzen da garrai publikoa erabiltzea etxera bueltatzeko eta oinez itzultzen bada bide erabilienetik eta argitsuenetik joatea. Era berean, komenigarria da adi egotea poltsa diru-zorro, sakelako telefono eta abarrekin.

Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek eskatu zuen, "hiritarren atsedena errespetatzea, eta horretarako behar ez diren zaratarik ez sortzea". Izan ere, "jaiaz disfrutatu daiteke beste pertsona batzuek atsedena hartzen duten bitartean". Gainera, "dei egin du garraio publikoa erabiltzera, goizez zein gauez hiritik mugitzeko". Eta, halaber, eskatu du, "edozein arazo izanez gero Ertzaintza (112) zein Udaltzaingoarekin (092) harremanetan jartzea".

Informazio ofiziala

Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eskatu dute gizarte-sare ezberdinen bidez helarazi ahal daitezkeen albiste faltsuei kasurik ez egiteko, eta beraz, Udalaren zein Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren kontu ofizialen bidez ematen den informazioari kasu egiteko.

Jarraipen Mahai Teknikoa

Danborradako ekitaldi nagusietako segurtasuna bermatzeko Jarraipen Mahai teknikoak Garberako suhiltzaileen parketik lan egingo du. Bertatik koordinatuko dira hainbat zerbitzu jaia ondo joan dadin.