Ikerbasquek deialdi berria egin du mundu osoko 20 zientzialari gazte kontratatzeko
Emakume ikertzaileen kontratazioa eta Euskaditik kanpo lanean dauden euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatuko da bereziki
BILBO. Ikerbasquek, Zientziaren Euskal Fundazioa, deialdi berria egin du mundu osoko 20 zientzialari gazte kontratatzeko, Research Fellow programaren bitartez. Ekimenak, emakume ikertzaileen kontratazioa eta Euskaditik kanpo lanean dauden euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatuko da bereziki.
Research Fellow programak funtzio bikoitza du: alde batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea (euren ibilbideko une batean joan ziren bertoko ikertzaileak barne), eta, bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea. Deialdiaren bidez, bereziki emakume ikertzaileen kontratazioa eta Euskaditik kanpo lanean dauden euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatuko da.
Research Fellow programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak goi mailako ikertzaile gazteen "harrobi bat" sustatu nahi du, hain zuzen. Aurreko deialdietan 63 lagun kontratatu dira, Ikerbasquetik jakinarazi dutenez.
Ezagutza arlo guztietan hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileek aurkez ditzakete eskaerak Ikerbasque Fundazioaren webgunearen bidez (www.ikerbasque.net), martxoaren 15era arte. Plazetara aurkezten diren ikertzaile guztien nazioarteko ebaluazio prozesu sakona egingo da, Europako Batzordearen irizpideen arabera.
Zientziaren Legeak xedatutakoari jarraiki, Ikerbasquek bost urterako ikerketa kontratuak eskainiko ditu. Azken urtean ebaluatuak izango dira eta ikertzaileek kontratu iraunkorrak lortzeko aukera izango dute. "Horrela, programa Euskadiko etorkizuneko ikerketa aitzindarien harrobi bihurtzen da", nabarmendu dute.
Ikerbasquek zazpi milioi euro lortu zituen 2013an Europako Batzordetik Research Fellow programarako, Bruselak garapen zientifikorako ekimen europar onenetariko gisa hautatu eta gero, Europa osotik aurkeztutako 64 proposamenen artean. Eusko Jaurlaritzak ere programa finantzatzen du, "Euskadin zientzia sustatzeko duen konpromisoaren adierazle". Horri esker, Ikerbasque "nazioarteko ezagutza eta ikerketa interesgune gisa finkatu da".
Más en Sociedad
-
Seguridad condena el asalto "grave e intolerable" a la comisaría de la Policía Local de Azpeitia
-
Así influye la personalidad del usuario a la hora de detectar o no las 'fake news'
-
Euskadi activa este lunes el aviso amarillo para la navegación por olas de 2,5 metros
-
7.000 vascos han logrado un título a través de la acreditación de su experiencia laboral abierta por Educación