Hizkuntzak sustatzeko abiapuntu
Iruñean ospatutako Jagon Jardunaldiak, “oinarri” batzuk ezarri dituela azpimarratu zuen Sagrario Alemanek
Iruñea - Ostegun goizetik ostiral eguerdirarte luzatu zen jardunaldiari itxiera emateko, Sagrario Aleman Euskaltaindiako Sustapen batzordeko buruak eta Jean-Baptiste Battittu Coyos Jagon sailburuak azken ondorio batzuk eskaini zituzten atzo.
Hala, Coyosek nazioartean jardutearen garrantzia azpimarratu zuen, bere aldetik. “Nazioarteko alde hori biziki garrantzitsua iruditzen zait, besteengandik, besteen esperientzietatik ikasten baita”, adierazi zuen. “Gure euskaldunen munduan itxia dugu, itxiegia batzuetan, baina ikusi dugun bezala, eredugarri izan daiteke hizkuntza gutxituen alde egiten diren ekimenetan. Jardunaldi honek norabide batzuk emango dizkio Jagon sailari bere lana eraberritzeko”. Iruñean ospatutako jardunaldia “probetxuzkoa” izango dela adierazi zuen, bere aldetik, Sagrario Aleman euskaltzainak, ondorio nagusi bezala. “Jardunaldi hauek abiapuntu izango dira, hizkuntza gutxituen akademiek hemen izanen baitute oinarria aurrera begira sare bat egiteko”.
Halaber, Alemanek jardunaldi osoan zehar eskainitako hitzaldiak laister bideo formatuan ikusgai egonen direla ere adierazi zuen, eta etorkizunera begira akta liburu bat ere plazaratuko dela jakinarazi.
Euskaltzaindiaren argitalpen berriak, sarean dagoeneko Gainera, mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoan hizkuntza-eskubideei buruz egindako adierazpenak (Euskaltzaindiaren Adierazpenak. 1976-2018) eta Hizkuntza-zuzenbidea-Testu-bilduma euskaraz argitaraldi elektronikoak aurkeztu dira.
Eskubideak defendatzeko ituna akuilatzeaz gain, Euskaltzaindiak lan berriak ezarri ditu kontsultagarri, webgunean. Besteak beste, Euskaltzaindiak euskararen estatusari edo hizkuntza-eskubideei buruz egindako adierazpenak. - M. M. P.
Más en Sociedad
-
Seguridad condena el asalto "grave e intolerable" a la comisaría de la Policía Local de Azpeitia
-
Así influye la personalidad del usuario a la hora de detectar o no las 'fake news'
-
Euskadi activa este lunes el aviso amarillo para la navegación por olas de 2,5 metros
-
7.000 vascos han logrado un título a través de la acreditación de su experiencia laboral abierta por Educación