Inaki Perurenak eta Kepa Junkerak harria eta trikitixa elkartuko dituzte "Trikiharria" saioan
DONOSTIA. Bere arduradunek aurreratu dutenez, irailaren 27an Gasteizko Artium Museoan aurkeztuko diren jardunaldiek Euskadiko hainbat udalerritan eskainiko dira urrian zehar eta, besteak beste, Gorka Urbizu, Izaro edo Txaro Arrazola artistek eta Alberto Iñurrategi kirolariak hartuko dute parte. Ez dira betiko hitzaldiak izango, formatu originalak dituzten diziplina anitzeko ekintzak baizik.
Donostian izango den "Trikiharria" saioari dagokionez, gure jatorriaren edo kulturari buruzko ahozko hausnarketa eta zuzeneko musika bateratzen dituen ekitaldia izango da. Performance honetan, Leitzako harri jasotzaileak harriaren inguruko zenbait kontu botako ditu euskaraz eta bederatzi atal laburretan.
"41 urtetan harriarekin ibili eta gero, asko dauka Perurenak harriaren inguruan esateko. Gaia bere osotasunean hartuta, karga autobiografiko handia duen bakarrizketa bat prestatu du, eta kirolari baten barruko sentimenduak azalaraziko ditu, bederatzi atal ezberdinetan: nere harriak, harri-aroak, harribitxiak, harria ikasgai, harria bidelagun, harria irakasle", azaldu dute.
Bestalde, Kepa Junkera trikitilari bizkaitarrak "Trikiharria" saiorako bereziki konposatu dituen doinu berriekin tartekatuko da Perurenaren bakarrizketa.
Donostian ez ezik, Bilbon eta Gasteizen ere eskainiko da ekitaldia, urriaren 4an eta 5ean, hurrenez hurren. Sarrera doan izango da tokia bete arte, baina aldez aurretik izena eman beharko da MondragonLingua zentroetan edo www.mondragonlingua.com webgunean.
Más en Sociedad
-
Seguridad condena el asalto "grave e intolerable" a la comisaría de la Policía Local de Azpeitia
-
Así influye la personalidad del usuario a la hora de detectar o no las 'fake news'
-
Euskadi activa este lunes el aviso amarillo para la navegación por olas de 2,5 metros
-
7.000 vascos han logrado un título a través de la acreditación de su experiencia laboral abierta por Educación