Eman argia euskarari
Argia ikastolak antolatuta urriaren 20an Tuteran ospatuko da Nafarroa Oinez, Taupadaz bat egin, Tutera lelopean. Honen harira, Mondragon Unibertsitateko Olatz Artola, Itsaso Frau eta Marta Pro ikasleek euskarak Erriberan duen presentzia abiapuntutzat hartuta, hizkuntza honen alde borrokatu duten hainbat pertsonekin hitz egin dute Badira bagara izeneko dokumentalean. Gradu amaierako lana izan da honakoa eta ostiralean izango da aurkezpen nagusia Basque Culinary Centerren.
Bi hilabete inguru behar izan dituzte protagonista desberdinen bizipenak eskuratu eta guztia grabatzeko. "Beso zabalik hartu gaituzte herritarrek, asko ikasi dugu beraiengandik", ezagutarazi du Artolak. Gainera honako egitasmoa aurreko lanekin konparatuz "guztiz desberdina" izan dela adierazi dute ikasleek. "Gaia oso interesgarria da", gaineratu dute. Proiektuaren ideia unibertsitateko Kultura Batzordetik etorri zen. Izan ere, talde honek Bihar zikloen barruan hainbat hi-tzaldi antolatzen ditu. Foru hauen ostean, unibertsitateko errektorea den Josu Zabalak ikasleekin berba egin zuen Erriberan euskararen erabilera aztertu zezaten. "Gaia ezagutu eta berehala eman genuen baiezkoa", azpimarratu du Fraurek.
Hasiera batean helburua euskara eta emakumeak lotzea zen arren, ikasleek pertsona interesgarriak ezagutu eta beraien testigantzak ezagutzea besterik ez zuten nahi. Hala ere, Badira Bagara dokumentalean protagonista nagusiak emakumeak direla onartzen dute: "Sei emakume eta gizonezko batekin hitz egin dugu". Guztia kasualitate hutsa izan dela onartu dute, baina honen atzean, euskararen normalizazioaren alde lan egin duten pertsona gehienak emakumezkoak izan direla da.
Ikus-entzunezko ikasle hauek erronka zalantzarik gabe onartu zuten: "Ez gara damutzen erabakiarekin, esperientzia bikaina izan da".
Euskara gizarteratzeko helburuarekin Aitatxi eta Amatxien eguna ospatzen du Argia ikastolak "zerbait arraro" bezala ikusten duelako hainbatek euskara. Ospakizun honekin zera lortu nahi dute antolatzaileek, "amatxi eta aitatxiek euskararekiko zuten ikuspuntua aldatzea".
Halaber, familien esfortzua kostu ekonomikoari dagokionez handia den arren, antolakuntzak ere badu bere garrantzia, izan ere Tuteratik urrun dauden hainbat herrietatik Argia ikastolara hurbiltzen dira. Hori nabarmentzekoa da ikasleen-tzat eta hori erakustea ezinbestekoa dela iruditzen zaie. "Familia batzuk beraien seme alabek euskara erabiltzeko egiten duten ahalegina ikaragarria da". Bestetik, inolako sufrimendurik gabe euskararen alde zer nolako lana gauzatzen duten aipa-tzekoa da, "gustora egiten dute lan euskararen alde".
80. hamarkadatik euskara normalizatzeko lanean dabil Argia ikastola. Lehen urratsa 1984ko azaroaren 5ean eman zen, Tuterako bost neska-mutilen gurasoen ekimenari esker. Honela, euskarazko hezkun-tza jasotzen hasi ziren herritar gazteak. Pixkanaka-pixkanaka, Argia ikastola ikasleak gehituz joan zen eta 1985eko irailerako 16 ikasle zituen. Hiru urte geroago 40 ziren. Hazkunde etengabea izan zuen hurrengo urteetan, 92-93 ikasturtean 75 ikasle eta sei irakasle izatera heldu baitzen. Honen ondorioz, bahitegia handitu beharra zegoen eta modulu prefabrikatu batzuetan eman ziren klaseak. 1995.ena oso urte garrantsitzua izan zen ikastolarentzat, lehenengo Nafarroa Oinez ospatu baitzuten Tuteran eta irabazitakoarekin egungo ikastolaren egoitza berria eraiki zutelako Fontellas herrian.
Herri honetako instalakuntzak ere txiki geratuta, 2000. urtean ikastetxea handitu zuten, beste solairu bat irekiz, bertan Lehen Hezkun- tza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza martxan jarri zituztela. 2002. urtean berriz Nafarroa Oinez ospatu zuten.
Gaur egun, Erriberako 250 ikasle daude, 24 irakasle, administrari, jangelako langile, garbitzaile eta beste hainbat pertsonak lan egiten dute ikastolaren inguruan.
Más en Sociedad
-
Seguridad condena el asalto "grave e intolerable" a la comisaría de la Policía Local de Azpeitia
-
Así influye la personalidad del usuario a la hora de detectar o no las 'fake news'
-
Euskadi activa este lunes el aviso amarillo para la navegación por olas de 2,5 metros
-
7.000 vascos han logrado un título a través de la acreditación de su experiencia laboral abierta por Educación