Zirrikituetatik begira

Bansky eta frankismoa

Juanjo Olasagarre - 2018(e)ko urriaren 13a, larunbata - 06:00etan eguneratua

Columnista juanjo olasagarre

Galería Noticia

Columnista juanjo olasagarre

bizi garen sistema ekonomiko eta politikoa irudi batek islatu beharko balu, niri Alien, zortzigarren bidaiariako kreatura datorkit burura, film guztian agertu ez, eta bukaeran une batez ikusten dugun hori. Alienak oro irensten du eta irensten duen oro bere indar bihurtzen du, hura bentzuteko aukerak murriztuz, erasoak bere indar egiteko abilezia baitu. Bizi garen gizartea aldatzeko, horixe dela arrazoi nagusia diote adituek, alegia kapitalismotik kanpo zer edo zer irudikatzeko, ez gara esaten sortu, ezintasuna. Banskyren koadroarekin ikusi dugu aste honetan. Koadroa, zer esanen dizuet, ez da beste munduko gauza, eta Banskyren lana, beste hainbeste, ez bada, autorearen nortasun ezkutuak eta lanen egiteak keinu hori performantze bihurtu, eta sistemaren baldintza batzuk salatzen dituelako. Bansky performantzea gehi objektua da. Branskyren koadroa miloi eta erdian saldu da Sothebys enkate etxean, eta saltzearekin bat birringailu batek koadroa zerrendatan utzi du, erabat suntsitu gabe. Banskyk barre egin dio merkatuari eta merkatuaren legeei, alegia, arte oro merkatu da, salatu nahi izan ditu. Baina merkatua, esan bezala, aliena da, Banskyren keinua irentsi eta lan zerrendatuak miloi euro igo du kotizazioa. Nola salatu kapitalismoaren gehiegikeriak, zerbait esatearren, salaketa bera irentsi eta gehiegikeria indartzeko erabiltzen bada? Clemente Bernad eta Carolina Martinez artistek El monumento a los Caidosen inguruko dokumentala filmatu dute eta, ustez kriptaren barruan baimenik gabe filmatu dutelako, auziperatu egingo dituzte Hermandad de Caballeros de Cristo erakunde ultrafrankistak salaturik. Bernadek eta Martinezek beren lana oraindik ere ekintza politikoa bihur-tzeko ahalmena dute, ez segur aski beren lan hutsagatik bakarrik, baizik eta inguruak oraindik erasotzat jo-tzen duelako frankismoarekiko kritika. Zer eginen zuen merkatuak A sus muertos dokumentalarekin? Irentsi. Espektakuluaren parte bihurtu. Onartu, eta betikoan segitu. Alienaren parte egin. Ironikoki subtitulatu. Ez dakit frankismo ondokoari eskerturik egon beharko genukeen, oraindik ere, ekintza politikoak egitea ahalbidetzen digulakoz, nahiz eta jakin ekintza politiko horiek oinarrizko eskaera izan Oinarrizkoegia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120