doakoa da

Swing Museoan! ekimena antolatu du biharko Bilboko Berreginen Museoak

Deia.eus - 2018(e)ko urriaren 13a, larunbata - 12:54etan eguneratua

Bilboko Berreginen Museoa

Bilboko Berreginen Museoa (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Bilboko Berreginen Museoa

BILBO. Berreginen Museoak bihar dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen dizu: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.Swing Museoan! arrakastatsua, museoaren eskaintza nagusietako bat, igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute;doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.

Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.

XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120