astelehenero 09:30etik 13:30era bitartean

Perretxikoak ezagutzeko zerbitzua martxan jarriko da datorren astelehenean

DEIA.Eus - 2018(e)ko urriaren 13a, larunbata - 11:09etan eguneratua

Bilboko perretxikoak ezagutzeko zerbitzua

Bilboko perretxikoak ezagutzeko zerbitzua

Galería Noticia

Bilboko perretxikoak ezagutzeko zerbitzua

Zerbitzua 09:30etik 13:30era egongo da zabalik abenduaren 3ra arte, Osasun eta Kontsumo Sailak Irala auzoko Ugalde kaleko 7an duen egoitzan.

BILBO. Perretxikoak ezagutzeko zerbitzua astelehenero eskainiko da, urriaren 15etik abenduaren 3ra arte, 09:30etik 13:30era bitartean, Osasun eta Kontsumo Sailak Irala auzoko Ugalde kaleko 7an duen egoitzan.

Perretxikoak ezagutzeko zerbitzuaren helburua bildutako aleak jateko modukoak diren ala ez zehaztea da, hartara espezie toxikoak jateagatik izan daitezkeeen intoxikazioak saihesteko. “Bisitan etorri eta zalantzarik txikienaren aurrean kontsulta egin;eta ondoezik sentitu orduko larrialdi zerbitzuetara joan”. Horiexek dira Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak bidali nahi izan dituen mezuak.

Horiek horrela, zerbitzua ahalik eta ondoen erabiltzeko, honako hauek kontuan hartzea gomendatzen da: Perretxiko-mota bakoitzaren ale bat baino gehiago eroatea (zurtoina osorik aterata dutela eta ebaki barik), beste espezieetako aleekin nahastu barik. Ale haziak eta zindoak (harrik gabekoak) batu behar dira.

Ahal dela, komeni da batu dituenak berak eroatea, inguruari eta habitatari buruzko zehaztasunak eman ditzan. Gainera, perretxikoak batu eta ahalik arinen egin behar da kontsulta (bi egunen buruan, gehien jota). Perretxikook plastikozko poltsetatik kanpo gorde behar dira, zabal-zabal jarrita eta hozkailuaren beheko aldean, sorki lehor eta garbiaz estalita.

Bukatzeko, ez garbitu eta ez izoztu aleak, harik eta identifikatu arte, usaina eta kolorea galtzen dutelako. Ez dira ontzi berean gorde behar bestelako perretxikoekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120