‘ARETXAGA-MIRIBILLA’ GUNEA

Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoek olio mural berria estreinatuko dute aste honetan

Andoni Euba artista da Bilboko Udalak babestutako ekimen honen sortzailea eta ikusgai jarritako obren egileetakoa, Stanislav Sadovy ukrainar artistarekin batera.

Deia.eus - 2018(e)ko urriaren 13a, larunbata - 11:25etan eguneratua

Udal proiektua irauteko bokazioarekin jaio da, biziberritze sozialerako erreferentziazko gunea sortzeko helburuarekin, Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako eraldaketan aurrera egite aldera.

Udal proiektua irauteko bokazioarekin jaio da, biziberritze sozialerako erreferentziazko gunea sortzeko helburuarekin, Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako eraldaketan aurrera egite aldera.

Galería Noticia

Udal proiektua irauteko bokazioarekin jaio da, biziberritze sozialerako erreferentziazko gunea sortzeko helburuarekin, Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako eraldaketan aurrera egite aldera.

BILBO. Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoek neurri handiko (ia 3 metro zabalekoa) pintura-lan berria estreinatuko dute aste honetan. Obra hori kalean jarriko da, “Aretxaga-Miribilla” espazioan.

Bokazio sozialarekin martxoan sortutako proiektu honek Bilboko Udalaren babesa du eta helburua, berriz, artea kohesiorako eta biziberritze urbanorako tresnatzat erabiltzea auzo horietan.

Uriaren antzinako aldearen eta Miribilla auzo berriaren arteko bidegurutzean dago Andoni Euba ibilbide handi eta sendoko artistaren proposamen batetik abiatutako ekimen hau, espazioen elementu eraldatzaile moduan erabiltzeko artea. Proiektuak lokala eta unibertsala bateratu eta artea kalera ateratzen du, hura eraldatuz, eta arte urbanoa izateari uzten dio arte huts bilakatzeko.

Ikusgai jarritako mural berriak (bigarren obra “mugikorra” espazioa inauguratu zenetik) bere momentuan Anish Kapoor-ek sortutako polemika “harrapatzen” du;izan ere, bere gain hartu zituen pigmentu beltza berak bakarrik erabiltzeko eskubideak. Aluminiozko paperean bildutako pigmentu beltza erabilita metakrilatozko kutxa baten barruan, obrak kolore horri eta pinturan duen eta pinturan duen eraginari buruzko ikerketa iradokitzen du, fantasiazkoa, narrazioak biderkatzen dituena kontuan izanik hurbiletik edo urrunetik begiratzen den.

Argiztatutako eta eraztunaren formako obalo baten bidez, begira dagoen pertsonak bestelako narratibak eta sentsazioak aditu ditzake, kolorearen intentsitatearen arabera, distiratsua hurbiletik matea izan arren, islak eragotzita gainazalean. Murala, proiektu honetarako egindako gainerako obrak bezala, Andoni Eubaren lana da, elkarlanean egina Stanislav Sadovy ukrainar artistarekin.

KALEAN ARTEA “GORATZEKO” APUSTUA

Gaur ‘Aretxaga-Miribilla’ Guneko obra guztiek inguruko kaleetako gainerako obretatik bereizten den berezitasun bat dute, eta urian kasu bakarra da, kanpoan gutxi edo batere erabiltzen ez den teknika batekin eginda daudelako: olio-pintura, Andoni Eubaren obran etengabea.

Mota ezberdineko obra bi egongo dira espazio horretan etengabe. 3,8 x 3,8 metroko mural estatikoa, horman zuzenean margotua. ‘Arranoak Vs Droneak’ eszena irudikatzen du, gaur egungo irudi garaikidea eta adierazgarria hartuta, eta bi elementu desberdin horien arteko gatazka eta bizikidetza azalduta, natura eta gizakiaren sormena eta teknologia berriak aurrez aurre.

Bigarren obra “instalatutako” mural mugikorra da, aldiro aldatuko dena urte bi inguruan, harik eta guztira 8 obra izango dira beren-beregi sortuan Andoni Eubaren eta Stanislav Sadovy Ukrainako pintorearen arteko lankidetzari esker, haren Rho Team taldeko kidea baita.

HIRI ERALDAKETA ARTEAREN BIDEZ OSATZEA

2017ko maiatzean Udalak “Aretxaga-Miribilla” espazioa eskuratu zuen Miribilla kalea oinezkoentzat utzita osorik eta erabat berrituta. Horretarako, milioi erdi euro inguruko inbertsioa egin zuen auzokoek eskatu eta lehenetsitako jarduera gauzatzeko.

Gerora, “Aretxaga-Miribilla” gunea osatzearekin, urian gune paregabea ezarri da, nortasun berezikoa, eta Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako izaera indartsuarekin konektatzen duena, baita beren aniztasun kultural eta sozialarekin ere.

Proiektu hau Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalarako ‘Auzokizuna 2020’ Jarduera Plan Partekatuan kokatzen da, zonaldean bizi-kalitatea eta bizikidetza hobetzeko helburuarekin.

ANDONI EUBA (BILBO, 1962)

Andoni Euba, Bilbon jaioa 1962an, Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 1985ean, eta urte horretan bertan hirugarren saria lortu zuen Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea lehiaketan. Geroztik, sariak eta bekak haren ibilbidea sendotzen hasi ziren, eta Donostiako San Telmo Museoan 1994an egindako erakusketa baten ostean, San Frantziskora (AEB) joan zen, eta hiri horretan bizi izan da 10 urtez, Chaterine Clark galeriak ordezkatuta. Gainera, New Yorken ere lan egiten du Jay Grimm galeristarekin.

Hainbat bilduma publikotan egon da, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoan, Gasteizeko Artium Museoan, Donostiako San Telmo Museoan edo Nafarroako eta Iruñeko Museoan;Eubak aldizkari espezializatuetan kolaboratu du, sarritan erakusketak egin ditu ARCO Madrileko Arte Garaikideko Nazioarteko Azokan, eta erakusketa kolektiboak egin ditu Mexikon, Japonian, Alemanian, Erresuma Batuan, Portugalen, Argentinan, Suedian edota Finlandian, baita indibidualak ere, San Frantziskon, Bilbon edo Madrilen, besteak beste.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120