2.226 kontsulta egin ziren 2017an

Bilboko Udalak 23.000 euro eman dizkio 'Maite Albiz’ Emakumeen Dokumentazio Zentroari

Estatuko liburutegi espezializaturik garrantzitsuenetako bat da eta bere helburua andrazkoen ekoizpena eta zeregina bultzatzea eta ikusaraztea da, ondare kultural eta genero oroimenarekin lotuta.

Deia.eus - 2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 12:58etan eguneratua

1982an sortu zen 'Maite Albiz’ Emakumeen Dokumentazio Zentroa eta 1993tik Bilboko Udalaren diru-laguntza jasotzen du urtero

1982an sortu zen 'Maite Albiz’ Emakumeen Dokumentazio Zentroa eta 1993tik Bilboko Udalaren diru-laguntza jasotzen du urtero

Galería Noticia

1982an sortu zen 'Maite Albiz’ Emakumeen Dokumentazio Zentroa eta 1993tik Bilboko Udalaren diru-laguntza jasotzen du urtero

Bilboko Udalak ‘Maite Albiz’ Emakumeen Dokumentazio Zentroarekin daukan konpromisoa berritu du, hitzarmen berri bat onartuz. Hitzarmen horren bitartez, zentroak 23.000 euroko diru-laguntza jasoko du 2018an eta Ibaiondoko Udaltegian daukan egoitza doan lagako zaio (Yohn Jauregia, Pilota kalea 10, 1. solairua).

Dokumentazio Zentroa zabalik dago martitzenetik eguenera (16:etatik 20:00ak arte) eta bariku goizetan (10:00etatik 14:00etara). Doan eskaintzen ditu liburutegia, hemeroteka eta bideoteka zerbitzuak, eta estatuan genero berdintasunean espezializatutako liburu, aldizkari eta DVDen gordailu publikorik garrantzitsuenetako bat da.

1982an sortu zen eta Euskadiko mugimendu feministaren ondare-funtsa garrantzitsuak dauzka. Bere helburua da andrazkoek ondare kulturalaren eta genero oroimenaren arloan egiten duten ekoizpena bultzatzea eta ikusaraztea. 1993tik, Bilboko Udalaren diru-laguntza jasotzen du urtero. Hain zuzen ere, 2018an, 23.000 euro eman dizkio funtzionamendurako, generoaren berdintasuna lortzeko lanean ari diren uriko emakumeen elkarteen eskutik.

2.200 KONTSULTATIK GORA 2017AN

2017an, 2.226 lan kontsultatu ziren, aretoan bertan eta etxeko maileguaren bidez.

‘Maite Albiz’ Dokumentazio Zentroan kontsultak egin edo zerbitzuak erabili zituzten pertsonarik gehienak emakumezkoak izan ziren (% 90) eta batez ere hiru sektorek eskatu zuten informazioa: hezkuntza arloak (irakasleak, ikasleak eta ikertzaileak);erakundeek (berdintasun edo emakumeen arloetako profesionalak, osasun zentroetako langileak, auzo-etxeetako langileak eta abar), eta andrazkoen elkarteek edo elkarte feministek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120