4 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat

5.000 adingabek parte hartuko dute Kutxabanken aisialdi programan

Beste jardueraren artean, ikasketa filosofikoa sustatzeko edo masterclass-ak instagramer-ekin eskainiko ditu

DEIA - 2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 13:08etan eguneratua

5.000 heziketa-aisiako plaza eskaintzen ditu Kutxbankek umeentzat aurtengo aisialdi programan. Bere bezeroak informazio guztia jada jasotzen hasi dira beraien bizilekuetan, entitateak 130.000 azalpen-liburuxka bidali ditulako.

BILBO. Kutxabanken bezero diren familiak hasi dira euren etxeetan jasotzen ikasturte berriko aisialdi hezigarrirako programari buruzko informazio guztia, ohikoa denez, 4 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat prestatua, baita euren familientzat ere.

130.000 inguru azalpen-liburuxka igorri dira, eskura dauden aukerak ikus daitezen. Batzuk BBK, Kutxa eta Vital Fundazioek antolatu dituzte, eta 5.000 plaza eskainiko dira. Gainera, www.kutxabank.es/actividadesgaztedi web orrian, programa guztien xehetasunak kontsulta daitezke, lurraldea, adina, prezioa eta hizkuntzaren arabera identifikatzen dituen bilatzaile baten laguntzaz.

Oraingo honetan ere antolatuko da sormen artistikoaren lehiaketa, eta gaia “nire heroiak” izango da. Epaimahaiak adin-kategoria bakoitzeko lehen hiru onenak sarituko ditu eta opariak eta garaikurrak jasoko dituzte, gainera, oparitxoa jasoko dute parte hartzaile guztiek. Era berean, Eurodisney-ra familiarekin joateko sei bidaia zozketatuko dira.

Kutxabankek bere jarduera garatzen duen lurralde guztietan egiten diren hainbat jarduera ditu, beste programa batzuk, aldiz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako besterik ez dira. Partaideen artean egindako inkestek gogobetetze maila altua erakusten dute, 10etik 8,26 puntuko batez besteko nota ematen baitiote, inkestatuen % 40ek jarduera errepikatzen du eta % 96k beste pertsona batzuei gomendatuko lieke.

Araban, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egiten den Campus Teknologikoan, programazioaren logika ulertzeko aukera emango da eta partaideek euren gailuak, bideo-jokoak eta app-ak egiteko aukera izango dute. Hainbat campusek eta kanpamenduk osatzen dute programa, eta pintura, marrazketa, collage eta argazkilaritzako ohiko txapelketak ere badaude.

Bizkaian, 2018-2019 ikasturterako programetan, sukaldaritza, hizkuntzak, musika, xakea, esgrima, 3D inpresioa edo Athleticen Gabonetako campusak aurki daitezke. Era berean, hainbeste eskatzen diren elurretarako asteburuko irteerak aurten ere eskainiko dira.

Gipuzkoako eskaintza oso anitza da proposamenetan (koloniak eta klub teknologikoak, txoko zientifikoak, animazio-zinema, sare sozialak, filosofia, sukaldaritza, e.a.), baita jarduera horietarako erabiliko diren lekuetan ere: Kutxa guneak, hala nola Tabakalera, Kutxa Ekogunea, Eureka! Zientzia Museoa eta Kubo-Kutxa aretoa. Xehetasunak www.kutxa.eus webgunean eta Kutxabanken web orrian ere bai.

Kutxabanken aisialdi hezigarrirako jarduerei buruzko informazio guztia erosotasunez kontsulta daiteke erakundearen app eta www.kutxabank.es/actividadesgaztedi web orrian.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120