Zirrikituetatik begira

Uholdea

Karmele Jaio - 2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 06:00etan eguneratua

Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

Columnista Karmele Jaio

BIZITZAN gertatzen zaizkigun gauza gehienak poliki-poliki gerta-tzen dira, hau da, hasieran hazi moduko bat dago, ikusezina, denborarekin handitzen edo koskor-tzen doana, eta halako batean zerbait agertzen da, eta denbora luzez gure barruan edo gure inguruan hazten egon den arren, daukagun irudipena da ezerezetik sortu dela, bat batean.

Egun hauetan Mallorcan eta Andaluziako zenbait lekutako uholdeen irudiak ikusita, pentsatu dut batzuetan hala dela, gauzak bat batean datozela, ur jauzi erraldoi baten antzera, eta kale gorrian harrapatzen gaituzte, inolako babesik gabe, eta gutxi egin dezakegula halako egoera baten aurrean, ez dugulako aukerarik izan aurreikusteko edo defentsarako mekanismoren bat martxan jartzeko.

Istripu bat izan daiteke, edo tupustean aurrez-aurre aurkitu dugun espero ez genuen egoera bat. Baina hala ere, argi daukat gauza gehienak ez direla bat batean ezerezetik sortzen, denak duela erro bat, iturburu bat, background bat. Bai, egia da, gaixotasun bat diagnostikatu ahal dizute egun batetik bestera, adibidez, baina gaixotasun hori ernetzen joan da zure barnean urtetan, eta seguru aski izango du iturburu bat, aspaldikoa, nahiz eta zuri uholde baten modura agertu zaizun muturren aurrean.

Zahartzearekin ere antzekoa gertatzen da, bai, badakigu poliki goazela zahartzen baina bat batean egun batean ikusten dugu gure burua zaharkitua, edo ikusten ditugu gure gurasoak zahar bihurtuta. Eta hori egun batetik bestera gertatzen da. Uholde baten antzera agertzen zaigu egoera, eta askotan kale gorrian harrapatzen gaitu uholdeetako biktimak bezala. Halakorik ez gertatzeko, gauzak ezerezetik bezala datozela ez sentitzeko, geratzen zaigun aukera bakarra da belarriak eta burua erne edukitzea, gure gorputzak eta gure inguruak poliki-poliki sortarazten duen guztiari adi egotea. Horrela bakarrik aurreikusi ahal izango dugu datorrena eta. Dela uholde bat, dela gaixotasun bat, edo dela, zergatik ez, maitasun istorio eder bat.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120