San Franciscon eta Hollywood-en

The Key film laburrak nazioarteko bi dantza jaialditan parte hartuko du

Fernando Vázquez konpositore ospetsuak sortu du musika, eta Ken Zazpi taldearen eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren arteko orkestra-bertsio bat da.

2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 10:50etan eguneratua

Lucía Lacarra euskal dantzaria da protagonista

Lucía Lacarra euskal dantzaria da protagonista

Galería Noticia

Lucía Lacarra euskal dantzaria da protagonista

BILBO. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duen The Key film laburra hautatu dute San Frantziskoko Zinema eta Dantza Jaialdian aurkezteko, bai eta Hollywoodeko DF2 delakoan ere.

Lana atzo, osteguna, urriak 11, aurkeztuko zuten San Frantziskoko Zinema eta Dantza Jaialdian, oso urte gutxian mundu osoko erreferentzia bihurtu den lehiaketa bat. Era berean, azaroaren 17an, DF2 jaialdian proiektatuko dute The Key, Hollywoodeko Montalban Antzokian, hain zuzen ere, zinematografia-erreferentzia dena.

EUSKAL ZIGILUA DUEN FILM LABURRA

The Key filmari esker, euskal kulturaren hainbat ordezkari biltzea lortu da. Lucía Lacarra euskal dantzaria da filmeko protagonista. Ballet klasikoko nazioarteko izar ospetsua Albaniako Marlon Dino dantzariarekin aritu da film laburrean. Biak Municheko Balleteko dantzari nagusiak dira.

Bestalde, grabaketarako egindako koreografiak Jon Ugarriza bilbotarraren sinadura dauka, dantza klasikoa oinarri duten ikuskizunetan oinarritutako egile ospetsua bera. Musikari dagokionez, Ilargia abestiaren orkestra-bertsio bat egin du musikarekin hainbat sari jaso dituen Fernando Veláquez konpositore getxotarrak Ken Zazpi taldearentzat eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat.

Ekoizpenari dagokionez, bertoko bi ekoiztetxe arduratu dira;bata Barakaldoko JYT Kreatibos da eta bestea Bilbon egoitza duen MasQdanza ekoiztetxea. Óscar Andrés bilbotarra arduratu da errealizazioaz. Gainera, filma Bizkaiko hiriburuan grabatu da oso-osorik, Carlton hotelean edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, besteak beste.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120