“Cities for Excellence” topaketa

Gotzone Sagardui zinegotziak Bruselara eraman du Zorrotzaurre proiektua

Gotzone Sagardui Alkatetza, Kontratazio eta Giza-Baliabideetako Zinegotziak, Europako Eskualde eta Hirien 2018ko Astearen kariaz antolatutako “Cities for Excellence” (Bikaintasunaren aldeko Hiriak) topaketaren bigarren jardunaldian parte hartuko du gaur goizean.

2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 10:56etan eguneratua

Zorrotzaurre proiektua

Zorrotzaurre proiektua

Galería Noticia

Zorrotzaurre proiektua

BILBO. Bilboko Udalak, Gotzone Sagardui Alkatetza, Kontratazio eta Giza-Baliabideetako Zinegotziaren bitartez, Bruselan aurkeztu du gaur Zorrotzaurre proiektua, Europako Eskualdeen Batzordeak (CDR) eta Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak (DG REGIO) antolatutako Europako Eskualde eta Hirien 16. Astearen karietara egiten ari den “Cities for Excellence” (Bikaintasunaren aldeko Hiriak) topaketaren bigarren jardunaldian.

Hirigintza politikak, zientzia, etorkizuneko ikuspegia eta bikaintasuna uztartuko dituen sare estrategikoa finkatzea da “Cities for Excellence” topaketaren helburua, Horizon 2020 programak hiri adimendunen arloan aurreikusiak dituen helburuekin lerrokatuta.

Europako Batzordeko Energiako Zuzendaritza Nagusia, Europako Eskualdeen Ikerketa eta Berrikuntza Sarea (ERRIN) eta Guimaraes, Vilnius, Viena, Brno, Uusimaa eta Sonderborg hiriak, besteak beste, tarteko dituen egungo jardunaldian, smart citien arloan aplikatutako berrikuntzari buruzko hainbat agerraldi programatuta daude.

Bilboko Udalaren izenean, “Zorrotzaurre, hirien etorkizunera irekitako atea” delako gaiari helduz, Gotzone Sagarduik Bizkaiko hiriburuko eremu estrategiko hori iraunkortasunaren zein hiri-birsokuntzaren nazioarteko erreferentzia bihurtuko duen etorkizuneko ezagutza eta talentuaren uhartearen ezaugarri nagusiak azalduko ditu.

Sagardui Zinegotziak uztailean, Singapurren antolatutako Alkateen eta Hirien Munduko Goi-Bileran Zorrotzaurre proiektua aurkezterakoan adierazi zuenez, “hauxe da hiri-berroneratzea lortzeko Bilbon abiarazi den azken eragiketa handia. Zorrotzaurre proiektuak plan integral eta iraunkorra proposatzen du espazioa berreskuratu eta auzo/barruti berri bat antolatzeko, hiri-barruko konexio egokiez hornituta, eta bertan sortuko ditugu, besteak beste, etxebizitza irisgarriak, kutsadurarik gabeko enpresak ezartzeko eremuak, era askotako ekipamendu sozial eta kulturalak eta herritarren gozamenerako aisialdi-esparru zabalak”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120