izena emateko epea

Erriberako merkatuko gastronomia ikasgelan ikasturte berria hasi da

Datozen hitzorduak urriaren 16, 17, 18, 19 eta 20an izango dira, miniaturazko sukaldaritza, barazkien sukaldaritza, Asiakoa, arroz ezagunen tailerra eta bakailaoari buruzko monografikoa.

Deia.eus - 2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 11:18etan eguneratua

Erriberako merkatuan Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da larunbatean.

Erriberako merkatua

Galería Noticia

Erriberako merkatuan Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da larunbatean.

BILBO. Erriberako Gastronomia Ikasgelak beste ikasturte bat estreinatuko du, ikastaro eta tailer gehiagorekin eta mahaian esertzeko aukera emango duen “sukalde” berriarekin, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHBI) sinatu den lankidetza hitzarmenari esker. Ekipamendu berriak bere hiru helburuak zaintzen jarraituko du: merkataritza eta gastronomia tradizionalaren sustapena, Merkatuaren jarduerari balio erantsia ematea eta Hiriko bizitzaren inguruan aisia eta ezagutza berria sortzea.

Lehenengo jarduerak urriaren 16, 17, 18, 19 eta 20an izango dira, gai hauei buruzko ikastaroekin eta tailerrekin: miniaturazko sukaldaritza, barazkien sukaldaritza, arroz ezagunen tailerra, bakailaoari buruzko monografikoa eta Asiako sukaldaritza. Apuntatzeko: www.escuelahosteleria.com.

Sukaldaritzako sorkuntza onenera zuzendutako 30 metro karratuko azalera duen Ikasgela Gastronomikoa Erriberako Merkatuko bigarren solairuko 200 zenbakiko postuan dago. Aipatu behar da, Erriberako Merkatua dela, Guggenheim Museoaren ondoren, hirian gehien bisitatzen den bigarren eraikina, eta Bilboko Goi Ostalaritza Eskolaren integrazioa aukera bikaina dela ESHBIren ezagutzan eta esperientzian dugun konpromisoan eta konfiantzan oinarritutako lankidetza publiko-pribatua sustatzeko.

Ikasgela Gastronomikoaren programazioa joan den ekainean hasi zen. Espazio horrek, gastronomia arloko prestakuntza bila Eskolara zuzentzen diren eta profesionalak ez direnen gastronomia ikastaroen eskaria bideratzea bilatzen du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120