Zirrikituetatik begira

Klima aldaketa

Josu Torre - Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

IGOGAILUETAN ez ezik, geltokian, lan edo aisia atarian zein mezetatik ateratzean berba gai behinena dela esan ohi da. Hainbat harago, edozein telebista katean berri orokorren beste denbora erabiltzen du, edozein sakelekoan lehenesten den aplikazioa da: Eguraldia, egurats edo giroaz ari naiz. Telebistan hartzen duen denboratik harago, munduko zazpi estatu aberatsenen bileran gai nagusi bezala erabili dute, azken baten, ekonomiari eragin izugarria duen neurri berean, ekonomia hori beste modu batera bideratuaz gero, eguratsari hainbat kalte gutxiago egiteko bideak daudela deliberatu dute. Alegia, ekinean jasaten dugun klima aldaketa hori nagiago, astiroago joan daiten.

Berebiziko garantzia duen arren, ez zen gaur mahaira atera nahi nuen giro aldaketa. Har ezazue bada aintzin solas bezala, politikan zuzenean sartzeko asmoz natorrelako. Brasilen Jair Bolsonaro-k hauteskundetan lortu dituen emaitzak izen ditezken ondorioak dardara eragiten didate, handik honako distantzia makala ez den arren. Ez dago gainera Atlantikoa zeharkatu beharrik, Salvini italiarra eta Le Pen Frantziarra bildu direla jakiteak ez nau lasai uzten edo Suedia bezalako estatu modernoan, demokraten alderdia hirugarren tokian sailkatu dutela entzuteak. Zer uste zenuten, albo albokoa alde batera utziko nuela? Ez gutxiagorik ere. Historikoki frankisten feudo den Vista Alegre plazan 10.000 fazista bildu ditu Vox alderdiak aurreko asteburuan. Bolsonaro urrunekoak baino eragin zehatzagoak izan daitezke gure artean eskuin muturreko alderdi horrek, Espainiako lege eta arauak zuzen zuzenean jotzen gaituztelako. Abiatu denerako jarri ditu hankaz gora sexu bereko ezkontzak, abortoa, dibortzioa edota, lortzea urte pila eraman duen, edozein aurrerapen legal eta praktiko. Ildo sozialetik holakoak eta politikotik, pentsa, autonomiak heurak ere ezabatzeko asmoa dutenek, zer pentsa lezaken edozein herri, nazio edo komunitatearen burujabetasun edo independentziaren inguruan. Bitxiena, C’s eta PP alderdiak direla haserreen daudenak Vox-ekin. Hirurak ere klima aldaketarako kide.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120