“Emakumeen aldaketa”, Lehenengo hitzordua

"Cafe Voltaire", eguneroko gaiei buruz eztabaidatzeko programa berria

Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus wegunearen bitartez

2018(e)ko urriaren 11a, osteguna - 11:11etan eguneratua

19:30an hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

19:30an hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Galería Noticia

19:30an hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

BILBAO. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Café Voltaire” inauguratuko du datorren asteartean, urriaren 16an.Programaren xedea, egunerokotasunarekin, pertsonen ardurekin, erlazionatutako gaiak eztabaidatuko dituen lekua eskaintzea da, baina ondo informatuta, lasai, edukazioz, argumentatuta, zaratatik urrun eta solasaren plazerra errebindikatuz, liburutegiek euren barruan duten liburuaren kulturatik bereizi ezina.

Emakumeen aldaketa” izena daraman lehenengo topaketak eraldaketa hori aztertzeko ahalegina egingo du, ez horrenbeste edo bakarrik aurtengo gertakariei dagokienez, historia eta oroimena uztartuko dituen ikuspegi luzeagoarekin baizik, diskriminazioaren eta berdintasun faltaren sustraiak gogorarazteko eta horiei buruz eztabaidatzeko. Ekitaldia 19:30an hasiko da, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte.

Iñaki Estebankazetariak moderatuko duen lehenengo eztabaida saiora gonbidatutakoak hauek izango dira: María Silvestre Zientzia Politikoetan eta Gizartekoetan doktorea, eta Garbiñe Biurrun Euskadiko Justizia Goi Epaitegiko gizarte arloko aretoko presidente eta Euskadiko Justizia Goi Epaitegiko Epaile Magistratua.

Programa berriak filosofo frantses ezagunetik hartzen du izena, ilustrazioan ideien eta iritzien trukaketak izan zuen eraginari buruzko ezinbesteko erreferentzia. Solasaldia ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi berriak aurkitzeko gai izan dadin, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia duten pertsonak izatea. Programak jarraipena izango du Bidebarrieta Kulturgunearen agendaren barruan, hiru hilabetez behin topaketa bat eskainiz.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120