8 hiru-hilabeteko laguntzak izango dira

Artistentzako ekoizpen laguntzak prest egongo dira Bilbaoarte fundazioaren bidez

1.200 euroko ekarpena eta proposamenen garapenean prestaketa teknikoak eskainiko dituzte

Deia - 2018(e)ko urriaren 11a, osteguna - 12:44etan eguneratua

Artistentzako ekoizpen laguntzak prest egongo dira Bilbaoarte fundazioaren bidez

Artistentzako ekoizpen laguntzak prest egongo dira Bilbaoarte fundazioaren bidez (Bilbao.eus)

Galería Noticia

Artistentzako ekoizpen laguntzak prest egongo dira Bilbaoarte fundazioaren bidez

Laguntza hauen izaerak arte plastikoekin harremana duen edozein diziplina barneratzen du, bakarkakoa nahiz taldekakoa. Deialdi honetara ibilbide artistiko eta akademiko sendo bat bermatzen duten edozein adin eta jatorriko pertsonak aurkeztu daiteke. Hauek urtero ateratzen dituen estudio gabeko ekoizpen bekak ordezkatzen dituzte.

Artistentzako ekoizpen laguntza deialdi berri bat atera du Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioaren bidez, bere lehen edizioa 2019ko otsaila eta apirila artean izango delarik. 8 hiru-hilabeteko laguntzak izango ditu programa honek, 1.200 euroko ekarpena eta proposamenen garapenean prestaketa teknikoak eskainiz. Laguntza berri hauek estudio gabeko ekoizpen bekak ordezkatzen dituzte, eta zentroak urtero ateratzen dituen beken programarekin batera garatuko dira.

Bilboko Udalaren arte produkzio zentroak, kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko duen grinan, Bilbao Bizkaia Kutxa BBK Fundazioarekin elkarlanean ondorengo produkzio laguntza deialdia argitaratu du, azken garapen fasean dauden arte proiektuak gauzatzeko. Hau dela eta, produkzio laguntza hauetarako bereziki baloratuak izango dira proiektuaren aurkezpenean lanerako plan dokumentatua eta bitarteko batek hartutako konpromisoa (erakunde, arte zentro, galeria pribatu...) jasotzen dutenak, hau da, emaitza erakusteko interesa eta nahia erakustea.

Laguntza hauen izaerak arte plastikoekin harremana duen edozein diziplina barneratzen du, bakarkakoa nahiz taldekakoa. Deialdi honetara ibilbide artistiko eta akademiko sendo bat bermatzen duten edozein adin eta jatorriko pertsonak aurkeztu daiteke.

Arte produkzioa bultzatzeko eta euskal lurraldeko arte espazio publiko nahiz pribatu ezberdinekin kolaboratzeko dugun konpromisoan, hiru hilabeteko iraupena duten 24 laguntza proposatzen dira (8 deialdi bakoitzeko), proiektua gauzatzeko materialentzat gehienez 1200 euroko ekarpena izango delarik laguntzako. Modalitate honetan ezarritako epe bakoitzean gehienez 8 laguntza emango dira.

Lehen deialdia 2019ko otsailaren 1etik apirilaren 30era arte garatuko da eta izena emateko epea 2018ko urriaren 5etik 31ra arte egongo da irekita. Bigarren deialdia maiatzaren 1etik uztailaren 31ra garatuko da (izena emateko epea 2019ko urtarrilaren 7tik 31ra izango delarik);eta hirugarrena abuztuaren 1etik urriaren 31era (izena emateko epea 2019ko maiatzaren 6tik 31ra izango da).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120