Zirrikituetatik begira

Brasil

Rikardo Arregi - Miércoles, 10 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

NELSON Mandelarentzat Brasil izan zen ispilu edo eredu moduko bat berak eraiki nahi zuen Hego Afrika berrirako, ortzadar naziorako, Mandelaren hitzak erabiltzearren;azken buruan, Brasilen jatorri askotako jendeak bizi dira eta bertako kulturan jatorri horien guztien ekarpenak bilduta daude nolabait, halako eran non gaur egun “kultura brasildarra”, horrelako esapidea erabiltzea zilegia bada, ezaguna baita mundu osoan. Argi dago irudi hori horixe dela batez ere, irudi bat, eta oso idealizatua, gainera. Brasilen arazoak asko izan dira eta aspaldikoak. Dena dela, azken urteotan, Lularen presidentziapean, brasildar asko atera da pobreziatik eta, irudia idealizatua berriro ere, bazirudien Brasil urte beltzenak atzean uzteko bidean zegoela.

Ez dakit zer pentsatuko lukeen orain Mandelak ikusiko balu bere eredu idealizatu horretan presidentegaietako bat eskuin muturrekoa dela, Jair Bolsonaro, eta lehen itzulian %46 boto lortu duela;amesgaizto bat, norbaitek Hego Afrikan apartheidera bueltatzea proposatuko balu bezala.

Bolsonarok esan eta proposatzen duena izugarria da: Brasilen izan zuten diktadura militarraren alde, militar torturatzaileak defendatu ditu;brasildarrak zuriagotu nahi ditu eta beltzak eta indigenak mesprezatu;era berean emakume eta homosexualen kontra adierazpen beldurgarriak egin ditu;armak jende guztiaren eskuetan jartzearen alde, aktibismo guztien kontra borrokatu nahi du;Amnesty International mehatxatu du eta, batez ere, Lurrik Gabeko Langileen Mugimendua, nekazaritza negozioak babesteko (adio Amazonaseko oihana).

Nola da posible? Egunkarietan analisten artikuluak daude fenomenoa aztertu nahian: ustelkeria, krisi ekonomikoa eta soziala, arazo larri eta korapilatsuak, jendearen desilusioa... Ez dakit ulertzen dudan. Gaztetan, unibertsitate garaian, irakurri nuen liburu baten iragarkia ikusi dut nonbait: Wilhelm Reich, Psicología de masas del fascismo. Agian berrirakurri beharko nuke.

Bigarren itzuliaren zain, gogoa Mandelaren hitz itxaropentsuetara joan zait berriro.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120