2016an abiarazi zen

Bizkaiko laneratze-programak gutxienez 21 deialdi egin ditu jadanik

Geratzen diren hurrengo lau deialdiak amaitutakoan, 250 pertsona baino gehiagok lana aurkitu dute

DEIA.EUS - 2018(e)ko urriaren 10a, asteazkena - 13:18etan eguneratua

Todo el equipo que compone la lanzadera de empleo de la Margen Derecha, que tiene la sede en Erandio.

Eskuinaldeko laneratze-programa (Lanzadera Margen Derecha)

Galería Noticia

Todo el equipo que compone la lanzadera de empleo de la Margen Derecha, que tiene la sede en Erandio.

Bizkaiako Laneratze-programak lapostu bat aurkitzeko aukera handitzen dela frogatuta dago, %18tan zehazki. Foru Aldundiak 250 pertsonak baino gehiagok lana aurkitu duela espero du deialdiak amaitu eta gero.

BILBO. Laneratze-programak finkatu egin dira Bizkaian, izan ere, beste lau deialdi egingo dira datozen asteetan jardunean has daitezen. Horrela, gure lurralde historikoan dagoeneko 21 deialdi egin dira 2016. urtean abiarazi zirenetik.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak, Santa María La Real Fundazioak Madrilen antolatutako ekitaldi batean parte hartu du gaur, eta harekin batera, Magdalena Valerio, Lan ministroa, José María Pérez ‘Peridis’, Laneratze-programen sortzailea eta Cesar Alierta, Telefonica Fundazioko lehendakaria ere izan dira. Topaketak lehen Laneratze-programa abian jarri zenetik betetako bosgarren urteurrena ospatzen du. Ekitaldi honetara, Gloria Mugica, DEMA-Enplegua eta Ekintzailetza Foru Agentziako (Sailaren mendekoa eta Bizkaiko Laneratze-programan kudeatzailea) zuzendaria ere bertaratu da.

Datozen asteetan Bizkaian abiaraziko diren lau Laneratze-programen emaitzen zain, Laespada diputatuak dagoeneko zikloa amaitu duten 17 programen emaitzak eman ditu.

Hori horrela, 17 deialdi horietan 347 pertsonak parte hartu dute (227 emakumek eta 120 gizonezkok). Pertsonen % 29, 35 urtetik beherakoak izan dira, eta % 38, 45 urtetik gorakoak.

Jadanik amaitutako 17 programen laneratzea % 58,8koa izan da. Bilboko hiru programa eta Ezkerraldeko bi nabarmentzen dira, izan ere, % 70etik gorako laneratzea lortu dute;Bilboko batean % 90 baino handiagoa ere izan da.

BIZKAIAN DUTEN ERAGINKORTASUNARI BURUZKO AZTERKETA

Laneratze-programen eraginkortasunari eta arrakasta-mailari dagokionez, Laespadak zuzentzen duen Sailak Sara de la Rica Ekonomiako katedradunak koordinatu zuen azterlan bat egin zuen. Haren emaitzak, Bizkaiaren kasuan, programan parte hartzen zuten pertsonek, lanpostu bat aurkitzeko aukerak 18 puntutan hobetzen zituztela berretsi zuen.

Horrez gain, azterlan horren arabera, Laneratze-programetan parte hartzeak enplegagarritasunerako funtsezkoak diren pertsonen zenbait alderdi hobetzen ditu, hala nola norberaren esfortzua eta produktibitatearen balorazioa.

"Bizkaiko Laneratze-programetan parte hartzen duten pertsonek enpleguaren aurrean duten jarrera hobetzen dutelako hobetzen dute beren enplegagarritasuna. Horrek eragin positiboa du beraien osasun emozional eta mentalean, beren gaitasunetan duten konfiantza", azaldu du Laespadak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120