“Bideo-jokoen unibertsitatea”

Zorrotzaurreko DigiPen campus berria inauguratu da jada

Denbora Errealeko Simulazio Interaktiboko Software Ingeniaritza eta Arte Digitalean eta Animazioan Espezializatutako Arte Ederrak unibertsitatze-graduak irakasten dira bertan

Deia - 2018(e)ko urriaren 10a, asteazkena - 12:38etan eguneratua

DigiPen-en inaugurazioa.

DigiPen-en inaugurazioa. (Bilboko Udala)

Galería Noticia

DigiPen-en inaugurazioa.

DigiPen Institute of Technology-ren campus berria inauguratu du gaur Zorrotzaurre uhartean Aburto alkateak. “Bideo-jokoen unibertsitatea” esaten zaionak Beta 1 industria-eraikin birgaituan estreinatu ditu instalazio berriak ikasturte honetan.

BILBO. “Bilboko unibertsitate-hirira” etorritakoei ongietorri egin ondoren, alkateak “jakintzaren, talentuaren eta gazteriaren uhartea” gisa izendatu du Zorrotzaurre, eta adierazi du “oso harro” dagoela ikastetxe berri hau inauguratzeaz. “Amets egin behar da —esan du—,eta etorkizunera begira lan egin. Bilbok amets egiten du, baina beti oinak lurrean dituela. DigiPen Bilbon kokatzea nahi genuen. Nahi genuen Europan Bilbo izatea DigiPenen sormenaren itsasargia. Azken ukitua falta zen: etorkizun hobe batean pentsatzea gure hiriarentzat, gure gazteentzat, talentuarentzat eta enplegu-aukera berriak bilatzeko. Eta gaur, DigiPen —«bideo-jokoen unibertsitatea»— errealitatea da Bilbon”.


Aburtok esker onezko hitzak izan dituClaude Comair Digipeneko presidente eta sortzailearentzat, zeinek ekitaldia itxi baitu, egiaz berak eraman duelako aurrera “gaur DigiPen eta Bilbo izenak munduan barrena loturik joatea posible egin duen egitasmoa”.

Juan Ignacio Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak eta Ignacio de Otalora DigiPen Bilbaoren zuzendari nagusiak ere hartu dute parte;azkenak apustu egin du Bilbo irits dadin DigiPen Institute of Technologyk Estatu Batuetan eta Singapurren izan dituen lorpenak berdintzera, “hezkuntza-arloko erreferentea delako herrialde bi horietako industriarentzat eta gobernuentzat”.

Inaugurazioan, ehun bat gonbidatu izan dira, eta haien artean izan dira:Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaria;Pablo Otaola, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeko kudeatzailea;Samir Abou Samra eta Christopher Comair, DigiPeneko teknologia-arduraduna eta negozio-zuzendaria, hurrenez hurren;eta Bizkaiko enpresa- eta elkarte-sarearen ordezkaritza zabal bat.

Zorrotzaurren aurreikusita dauden hezkuntza-proiektuetatik DigiPen Bilbao da gauzatu den lehenengoa. Datozen hilabeteetan, As Frabrik zentroak—Mondragon Unibertsitateak kudeatua— eta Kuntshal diseinu-eskolak irekiko dituzte ateak. Bilboko Udalaren helburua da uhartea hiriko eremu estrategikoa izatea, kultura- eta sormen-industrietan oinarritutako ekonomia berriaren abangoardia.

Irailaren 17an, 15 herrialdetako 200 bat ikaslek hasi zuten 2018-19 ikasturtea DigiPen Bilbaon, bertan irakasten diren lau urteko unibertsitate-gradu bi hauetako bat egiteko: Denbora Errealeko Simulazio Interaktiboko Software Ingeniaritza (programazioa) eta Arte Digitalean eta Animazioan Espezializatutako Arte Ederrak (artea).

DIGIPEN-I BURUZ

DigiPen Institute of Technology unibertsitate bat da, egoitza nagusia Redmonden (Estatu Batuak) duena;gainera, baditu campus bi, bata Asian (Singapur), eta bestea Europan (Bilbo). Claude Comairrek (Nintendo Software Technology-ren sortzaileetako bat da) sortu zuen orain 30 urte, eta, Princeton Reviewren arabera, arlo horretan Iparramerikako (AEB eta Kanada) hirugarren unibertsitate onena da, eta bere ikasleek egindako bideo-jokoengatik sari eta aitorpen gehien lortu dituen munduko unibertsitatea da.

DigiPenek 2010ean Europako bere lehenengo campusa Bilbon ireki zuenetik, nazioarte-mailako sari eta aitorpen asko lortu dituzte haren ikasleek. Unibertsitate-gradu bi eskaintzen ditu Unibertsitateak: bata, bideo-jokoen programazioan (Denbora Errealeko Simulazio Interaktiboko Software Ingeniaritza), eta bestea, Arte Digitalean eta 3Dko Animazioan Espezializatutako Arte Ederretan. Gainera, 50 orduko udako ikastaroak eskaintzen ditu bideo-jokoak sortzeko, pertsonaiak diseinatzeko edo animazio digitalak egiteko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120