85 urte beteko dira jaio zenetik

Jon Kortazarrek hitzaldi bat eskainiko du Gabriel Arestiren eguna ospatzeko

Euskaraz izango den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du leku guztiak betetzen diren arte

DEIA.EUS - 2018(e)ko urriaren 10a, asteazkena - 11:55etan eguneratua

Goizean, 11:00etan, Pio Baroja plazak, Bilboko Udalak egilea omentzeko antolatu dituen lore eskaintza eta adierazpen instituzionala jasoko ditu

Goizean, 11:00etan, Pio Baroja plazak, Bilboko Udalak egilea omentzeko antolatu dituen lore eskaintza eta adierazpen instituzionala jasoko ditu

Galería Noticia

Goizean, 11:00etan, Pio Baroja plazak, Bilboko Udalak egilea omentzeko antolatu dituen lore eskaintza eta adierazpen instituzionala jasoko ditu

Bilboko Udalak Gabriel Arestiren eguna ospatuko du datorren igandean bere jaiotzaren 85. urteurrenagatik. Horregatik, Pio Baroja plazan lore eskaintza egingo da eta “Arestiren lehen pausoak literaturan” hitzaldia gertatuko da Bidebarrieta Kulturgunean.

BILBO. Arratsaldean, 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegiko Bidebarrieta Kulturguneak, “Arestiren lehen pausoak literaturan” hitzaldia jasoko du, Arestiren lana ondoen ezagutzen dutenetakoa den Jon Kortazarren eskutik. Hitzaldia amaitzean, Petti kantautoreak eta Udane Goikoetxeak musika eta ahotsa jarriko dizkiete poetaren bertsoei.

Ez da Jon Kortazar Gabriel Arestiren material epistolarraren azterketan murgiltzen den lehen aldia. Oraingo honetan, Arestiren lana ondoen ezagutzen dutenetakoa den Kortazarrek, 1954an Arestik euskal literaturari buruzko Euzko-Gogoa aldizkarira idatzi zituen eta orain arte argitaratu barik egon diren gutunak aztertu ditu. Aldizkaria Guatemalan sortu zuten Jokin Zaitegi eta Andima Ibiñagabeitia idazleek. Gutun horietan, artean oso gaztea zen Arestik bere lehenengo poemak bidaltzen ditu, eta une horretan dituen proiektuak eta planak azaltzen ditu.

Horrela, Arestik solte zeuden poema batzuk testuinguruan jartzen ditu. Bere asmoa liburu moduan argitaratzea zen, azaltzen duenez, “Rhapsodiak” izenburuarekin eta berak asmatutako metrikarekin. Bere planen barruan “Sonetoak” izeneko bigarren poema liburua be sartzen zen. Azkenean ez zituen plan horiek gauzatu, baina aldizkarian poema batzuk argitaratu zituen. Dena den, gutunen balioa, Arestik gaztetan literaturaren inguruan zituen asmoak eta proiektuak argitzen dituztela da. 21 urte zituela egin gura zuena, bere proiektuak, erakusten dituzten bi gutun dira.

Jon Kortazar (Mundaka 1955) UPV/EHUko Euskal Literatura katedraduna da 1992tik. XX. mendeko Euskal Literaturari buruzko lan ugari egin ditu, Euskal Herriko prentsa idatzian hainbat artikulu idatzi ditu, eta hitzaldi asko eman ditu atzerriko unibertsitateetan. Unibertsitate horien artean hauek daude: Ohio (Estatu Batuak), Tubinga, Colonia, Berlin eta Kiel (Alemania) eta Oxford (Britainia Handia), eta Universidad Nacional de La Plata (Argentina), eta duela denbora gutxi Venezia, Bologna (Italia), Lisboa (Portugal) eta Zurich (Suitza).

Ziurrenez, azken urteetan, euskaraz idatzitako lanari buruzko kritika literarioa gehien landu duen egilea izango da. Gai horri buruzko artikulu eta liburu asko argitaratu ditu. 2003an poetaren biografia idatzi zuen, “Gabriel Aresti (1933- 1975)”, haren jaiotzaren 70. urteurrenarekin bat etorriz, eta duela denbora gutxi, ezezaguna zen Arestiren poema-liburua argitaratzera eroan zuen ikerketa lana gidatu zuen. Poema liburua “Mailu batekin: Biola batekin” izan zen, eta Bilboko Udalak argitaratu zuen 2016an. Bertan ikusten denez, Aresti uste baino lehenago hasi zen harriaren zikloa lantzen. Jon Kortazarrek Lauaxeta Saria jaso zuen 2009an euskararen aldeko ibilbidearengatik, euskararen eta kulturaren sustapenean, hedapenean eta normalizazioan egindako esfortzuarengatik.

Petti kantautore eta rock musikariak eta Udane Goikoetxea kazetari eta UPV/EHUko irakasleak jarriko dizkiete musika eta ahotsa poetaren bertsoei. Poemen artean, Arestik 50eko hamarkadan argitaratu zituen lehenengo poema horietako batzuk ere egongo dira. Petti, Juan Luis Pérez Mitxelena kantautore eta rock musikariaren izen artistikoa da. Zazpi disko argitaratu ditu berak bakarrik, eta beste hainbat musikari handiekin, Anari kantautorearekin, Barrence Whithfieldekin, Xabi Garrerekin edo Rafa Ruedarekin eta Txuma Murugarrenekin, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120