1918an sortua

Etxebizitza izateko eskubidea eraikitzearen jardunaldiak jasoko ditu Bizkaia Aretoak gaur eta bihar

"Bilboko Udal Etxebizitzak” erakundearen mendeurrena ospatzeko antolatutako ekimena da

DEIA.eus - 2018(e)ko urriaren 10a, asteazkena - 12:17etan eguneratua

Etxebizitza izateko eskubidea eraikitzearen jardunaldiak jasoko ditu Bizkaia Aretoak.

Etxebizitza izateko eskubidea eraikitzearen jardunaldiak jasoko ditu Bizkaia Aretoak. (Bilboko Udala)

Galería Noticia

Etxebizitza izateko eskubidea eraikitzearen jardunaldiak jasoko ditu Bizkaia Aretoak.

Iñaki Arriola Ingurumen eta Alfonso Gil gaur inauguratzen dituzte Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkartearen (AVS) Talde Sozialaren urteko jardunaldiak. Bizkaia Aretoan antolatzen dute bihar arte eta AVSren Estatuko ordezkaria, AVSren Euskadiko ordezkaria eta Sustapen Ministerioko idazkari nagusia parte hartuko dute.

BILBO. Ekintza horretan estatu mailako etxebizitza sozialaren profesionalik eta kudeatzailerik garrantzitsuenak bilduko dira;eta ekintza Bilbon egingo da “Bilboko Udal Etxebizitzak” erakundearen historiaren mendeurrena dela-eta. “Etxebizitza edukitzeko eskubidea eraikitzea, alokatzeko etxebizitzen parke publikoetatik hasita” izenburupean topaketak gaiaren ikusmolde integratzaile eta zeharkakoa eskaini nahi du, baita inplikatutako eragile publikoen arteko elkarlanerako proposamen baten alderdi praktikoak eta operatiboak garatu ere.

Alfonso Gil, alkateorde eta Mugikortasun Politika, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriko koordinatzaileak “Bilboko Udaleko Etxebizitza Sailetik lankidetzari, ezagutza besterentzeari eta ikasketa iraunkorrari ematen zaien garrantzia” nabarmendu du;eta azpimarratu “Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkartearen Talde Sozialari gure urian harrera egitea, noiz eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen mendeurrena ospatzen ari den honetan, horren isla dela”.

Antolatzaileek eta agintariek izan dute hasieraren ardura eta hasieraren ostean, egun bitan, etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboari buruzko estrategia instituzionalaz arituko dira eta horretarako txosten batzuk aurkeztuko dituzte. Era berean, etxebizitzaren eskubidea eskubide sozial gisa planteatzen duen ikusmoldeaz eta testuinguruaz eztabaidatuko dute eta alokairuko etxebizitza publikoaren administrazioari eta berrikuntzatik hasita etxebizitza sozialaren administrazioari buruz mahai ireki batzuk izango dira.

Jardunaldien barruan, parte-hartzaileek aukera izango dute Otxarkoagara bisita bat egiteko. Auzo horretan datozen lau urteotan hirigintzaren aldetiko biziberritze eta birgaitze-programa bat garatuko dute, Bilboko auzo hori eko-auzo maila sozialean jasangarri bihurtzeko;eta, horretarako, elkarteen ehunaren inplikazioa ere kontuan hartuko dute. Horrelako aurreneko esperientzia da gure urian;eta erakundeen arteko elkarlanaren eta, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Bilboko Udalak batera hirigintza arloko biziberritzearen alde egin izanaren emaitza dugu esperientzia.

Testuinguru honetan, Campos Antzokian gaur arratsaldean “Bilboko Udal Etxebizitzak” erakundearen mendeurrena ospatzeko ekintza nagusia izango da. Horretan etxebizitza sozialaren kudeaketan nabarmendu diren pertsonei eta erakundeei esker oneko zenbait sari banatuko zaizkie.

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAREN IBILBIDE HISTORIKOA

Bilboko udal-etxebizitzen multzoa Estatuko zaharrena da, eta biztanleen araberako udal-etxebizitzarik gehien daukan Estatuko udalerria da. Bilbok 4.100 udal etxebizitzatik gora dauzka alokairu sozialean. Horrek esan nahi du 83 biztanleko etxe bat dagoela, eta hori oso urrun dago beste hirigune batzuetatik, adibidez Madril (etxebizitza bat 996 biztanleko), Sevilla (etxebizitza bat 336 biztanleko), Zaragoza (etxebizitza bat 276 biztanleko), Bartzelona (etxebizitza bat 185 biztanleko) edo Malaga (etxebizitza bat 154 biztanleko).

1918an, urian etxebizitza merke gutxi zegoen, eta Udalak Etxebizitzen Batzordea sortu zuen. Hain zuzen, Udalak etxebizitza merkeak eraikitzea eta haiek errentamenduan administratzea utzi zuen erakunde horren esku. Iraun zuen bitartean, Etxebizitzen Batzordeak hainbat etxe-talde eraiki zituen. Obrak egiteko, Udalaren funtsak eta Bizkaiko Aldundiaren, estatuaren nahiz aurrezki-kutxen diru-laguntzak eta maileguak baliatu ziren, bai eta erakundeak berak sortzen zituen diru-sarrerak ere.

1988. urtean, erakundea berritu eta eguneratu egin zen. Hala, Bilboko Udal Etxebizitzak sortu zen, izen orokor horretan izaera juridiko desberdineko bi erakunde biltzen zirelarik: Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomoa eta Udal Etxebizitzak Akziokako Sozietate Komanditarioa, 1940ko hamarkadan sortutako merkataritza-sozietate bat, non Bilboko Udala baitzen administratzaile bakarra eta bazkide gehiengoduna zen. Horrela, enpresek langileei etxebizitza emateko legezko obligazioa betetzen zen. Sozietate hori 2008. urtean desegin zen, eta bere ondarea Udal Etxebizitzak TEAra igaro zen. Erakunde hori baino ez zen geratu Bilbon, udal-politika aurrera eramateko tresna juridiko gisa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120