The Academy of Urbanism-en baitan

Bilbok izan duen eraldaketaren proiektua ezagutzera dator gaur Britania Handiko ordezkaritza bat

Grosvenor deituriko higiezinen enpresa sustatzaileko kideek egongo dira bihar arte hirian


DEIA - 2018(e)ko urriaren 10a, asteazkena - 09:50etan eguneratua

Bilboko hiria.

Bilboko hiria. (Bilboko Udala)

Galería Noticia

Bilboko hiria.

Bilbok Grosvenor higiezinen sustatzaile britainiar prestigiotsuaren ordezkariak jasotzen du bihar arte. Hau The Academy of Urbanism erakundeko bisita bat da Bilbao 2018ko Europako Hiririk Onenaren saria jaotzeagatik.

BILBO. Bidaiaren helburu nagusia Bilboko proiektu enblematikoak ezagutzea da, gaur egungoak zein etorkizunekoak;hain zuzen, proiektu horiei esker irabazi zuen Bizkaiko hiriburuak 2018ko Europako Hiririk Onenaren saria. Grosvenor enpresak lidergoa aztertu nahi du bereziki bisita honetan, eta administrazio publikoek epe luzerako hirigintza aldaketak nola sortzen, gidatzen eta kudeatzen dituzten ezagutu nahi du.

Britainia Handiko ordezkaritzari ongietorria Asier Abaunzak egingo dio, Bilboko Udaleko Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoko zinegotziak. Bera arduratuko da hiriak izan duen eraldaketa aurkezteaz eta hirian zehar bi bisita gidatzeaz. Horietariko lehenengoa Bilboko itsasadarraren birgaitzeari buruzkoa izango da, eta udaletxetik San Mameseraino joango da. Bigarren ibilbideak hiriaren erdigunea barne hartuko du, bai eta Bilbo Zaharraren eta Miribillaren birsorkuntza ere.

Urriaren 11n, osteguna, Bilbok nazioartean duen parte hartzea ezagutuko dute Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianoren eskutik. Halaber, Zabalguneko azoka eta Zorrotzaurre bisitatuz osatuko dute egonaldia.

Grosvenor Group, 1677an sortua, Erresuma Batuko higiezinen enpresa sustatzaile zaharrenetarikoa da. Bilbora egingo duen azterketa bisita orain arte egindakoetako hirugarrena izango da;aurrekoak Eindhovenen (Herbereheetan) eta Milton Keynesen (Ingalaterran) izan ziren.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120