Zirrikituetatik begira

1.080 €, gehiegitxo?

Josu Torre - Martes, 9 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

ASTARTEA da lerro hauek argia ikusi dutenerako. Iritzi lerrook egiten ditugunak askatasuna dugu horretan, lehenagotik egiteko aukera alegia, bestela joko polita da kazetaritza idatzian gaur gaurkoa idazten zaudela atzo izan dela ipini beharra. Astelehena da beraz, bizkor bukatu eta bidali behar ditut lerro hauek, eguerdi eguerdian udaletxeko eskaileratan dudalako hitzordua. Opor moduko batzuen ondoren, irailean bueltatu eta urrian sendo heldu diogu guztiontzat pentsio duinak aldarrikatzeko ekimenari. Edonork esango luke erromeria dela bilkura hori, gero eta lagun gehiago eta alaiago eginez goazelako eta ardura eta lana izan arren, gehientsuek aspaldi galduak genituen harremanak eskuratzen gabiltza eta berriren bat egiten. Baietz! Gustoko bidean aldaparik ez da eta pentsioen aldeko borroka hau gustoko bihurtu dugu;ekimena geurea delako, eskatzen duguna guretzako (ere) ba delako -bai, “ere” sartu dut ez datozenei dei-tzeko- eta modu alai batean eginez kasik eraginkorragoa izan daiteke. Noski horren kontra direnak pixka bat haserretuko direla baina, horrekin batera, horrela ikusten gaituztenez badakite behingoz ez diogula gerrari utziko. Ekin eta jarrai-ko dugu duela 100 urte sortu eta egunetan ospakizunak izan dituen Euskaltzaindiaren goiburu berari kasu eginez.

Lehen edo gutxieneko lorpenak etorri dira, abian jarri ez dituzten arren, eta orain duintasuna hizki larriz idazteko 1.080 euro horietara begiratzen ipini gara. Ea erosteko ahalmena galdu aurretik -prezioak garestitu baino lehen- ematen diguten. Onerako uste dudan arren, arreta eman dit orain arte sindikatuak esku hartze asko ez izatea gure borrokan. Badakit batzuek langile kontuetan baino politikan zuzenean sartzeko enpeinuan dabiltzala. Hobe, aurretik sindikatuetan ibili edo ez, pentsiodunen artean badago buru argirik gidari edo aholkulari lanak egiteko. Sindikatuok sartzen badira nahasmena berehala datorrelako. Hara hor, CCOOk ahoa zabaldu du eta 1.080ko kopurua gehiegitxo ote den dio, pentsiodun askok gutxiagorako kotizatu dutelako. Hor uzten dut.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120