eta Vicente Sala Moya, liburuaren idazlea

Getxoko alkateak Udaletxean jaso du Mercedes Hernández Pujol, Areetan jaio zen gerrako neskatoa

“Mercedes, una Niña de la Guerra” liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da, 19:00etan Romo Kultur Etxean, dohako sarrerarekin

Deia - 2018(e)ko urriaren 9a, asteartea - 12:38etan eguneratua

Getxoko alkatea, Imanol Landa, eta Mercedes Hernández Pujol.

Getxoko alkatea, Imanol Landa, eta Mercedes Hernández Pujol. (Getxoko Udala)

Galería Noticia

Getxoko alkatea, Imanol Landa, eta Mercedes Hernández Pujol.

Getxoko alkateak, Imanol Landak, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan hartu ditu gaur Mercedes Hernández Pujol, “Mercedes, una Niña de la Guerra” liburuko protagonista, eta liburuaren egilea, Vicente Sala Moya. Liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da, 19:00etan Romo Kultur Etxean. Sarrera dohainik da.

Mercedes Hernández Pujol Areetan jaio zen eta 1937an, Espainiako Gerra Zibilean, Sobietar Batasunera erbesteratu zuten, sei urte baino ez zituenean, bere nebarekin batera. Espainiara itzultzean, 1991 urtean, Alfafar udalerri valentziarrera joan zen bizitzera;herri horretan bizi da gaur egun ere.

Mercedes eta liburuaren egilea Getxora etorri dira Alfafarreko alkatea den Juan Ramón Adsuararekin eta udalerri horretako auzotar-talde jori batekin batera, lagundu nahi izan baitute areetarra liburuaren aurkezpenean, gaur arratsaldean Getxon, bere jaioterrian. Berton izan zen azken aldia 1974 urtean izan zen. Oraindik familia dauka Areetan, horietako zati bat José Luis de Ugarte itsas gizon ospetsuenari lotua.

Imanol Landak ongi etorria egin die ekitaldian bildutako guztiei, eta, bereziki, Mercedesi, “bizitzan barrena egindako bidaia baten protagonista”. Landak aipatu du jarraian “liburuak, ongi idatzia eta oinarritua, belaunaldi oso baten testigantza damaigu, eta hobetzeko, gehiago izateko mezua. Bizitzaren irakaspen bat jasotzen duen testigantza da, gerra inoiz gerta ez dadin berriro, ez hemen ez inon”.

Alkate getxotarrak ongi etorria egin die eta Mercedesi Areetako Kaiaren irudia duen koadroa eta Getxoko toponimiari buruzko liburua oparitu dizkio;liburu bera jaso dute liburuaren egileak eta alkate valentziarrak ere.

Liburua


“Mercedes, una Niña de la Guerra” Guda Zibil espainiarreko gertaera hunkigarrienetakoari buruzko liburua da: neska-mutil espainiarren ebakuazioa atzerriko zenbait herrialdeetara, gerraren ondorio hondatzaileetatik urruntzeko. Liburuan, Mercedes Hernández Pujolen bizipenak kontatzen dira, eta hedaduraz, gainontzeko gaztetxo erbesteratuenak, deserrian haren adiskideak izan zirenak, Sobietar Batasunean barrena batetik bestera ibiltze luze eta lazgarrian. Benetako testigantza historiko bizia da, soziala, eta bizirik irautearen benetako adibidea.

Mercedes hunkituta agertu da, bere jaioterrira iritsi delako, harrituta Areetak izan duen aldaketagatik eta halaber, eman zaion harrera eskertu du. Ekitaldia amaitutakoan, bere bizi-esperientziaz hitz egin du Mercedesek, “bizitza zaila eta mingarria, baina bizitza-esperientzia azken finean, bizitza erabatekoa. Bizitzagatik borrokatu egin behar da, zure interesengatik, zure ideiengatik, zure ametsengatik, eta ikasi ere egin behar da”, ondorioztatu du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120