Kilometroen 42. edizioan

Zira kendu ezinik

Euria eta tenperatura baxuak izan ziren protagonista nagusiak Zumarraga eta Urretxun atzo ospatutako Kilometroen 42. edizioan

Iosune Gilen erreportaia - 2018(e)ko urriaren 8a, astelehena - 06:00etan eguneratua

La consejera vasca de Educación, Cristina Uriarte (c), y el diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano (2i), han participado hoy en Urretxu en el acto de inauguración del Kilometroak 2018,

La consejera vasca de Educación, Cristina Uriarte, y el diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano , han participado hoy en Urretxu en el acto de inauguración del Kilometroak 2018, (EFE)

Galería Noticia

La consejera vasca de Educación, Cristina Uriarte (c), y el diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano (2i), han participado hoy en Urretxu en el acto de inauguración del Kilometroak 2018,

euria eta hotza izan ziren atzoko eguneko protagonistak lurralde guztian, baita Urretxu eta Zumarragan ere. Zu 2ak 1uz lelopean elkartu ziren atzo bi herriak Kilometroak jaialdia har-tzeko, hirugarren aldiz. Dena den, festa zapuztea ez zuen lortu eguraldiak eta omenaldiz eta oroitzapenez betetako eguna izan zen hasiera-hasieratik, 9.30ean ikastetxe ondoko Lourdesko Ama parrokian ospatutako irekiera saiotik, hain zuzen ere.

Egunari hasiera emateko, Argiñe Artolazabalek, Urretxu-Zumarraga Ikastolako zuzendariak, eskerrak eman nahi izan zizkien aurreko Kilometroak jaialdietan lagundu zuten familia guztiei, eta baita aurtengo edizioan bi herrietan lagun-tzen aritu direnei ere. Zuzendariak hitz politak izan zituen ikastolaren sorreraren egunetik bertatik pasa diren guztientzat: “Orain dela 52 urte gure ikastola abian jarri zuten gurasoak izan dira gure ispilu, euren seme-alabek euskaraz ikas zezaten izan zen haien ametsa eta gogor egin zuten lan euren arteko indarrak batuz eta herriari lagun-tza eskatuz”.

Goizeko lehen orduetan, ziurrenik eguraldiagatik, giro lasaia nabari zen bi herrietan. Dena den, egunak aurrera egin ahala, familia eta kuadrilla gehiago iritsi ziren Zumarragako tren geltokitik, zira, txano eta euritakoekin babestuz 5,8 kilometroko zirkuituari ekiteko. Noizean behin eguzkia agertu zen hodeien artetik baina, hala ere, euriak ez zuen atsedenik eman egun osoan zehar, are gutxiago arratsalde partean.

omenaldiakEguerdian omenaldia egin zitzaien ikastolatik pasa diren eta edukigintzan aritu diren irakasleei eta bi herrietako Lurra eta Irrintzi dantza taldekoek erakustaldi paregabea eskaini zuten. Ondoren, hurrengo urteko antolatzaileei pasa zieten lekukoa eta, honela, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola izango da gaur egungo jaialdiaren ereduari agur egingo dion ikastetxea 2019ko Kilometroetan.

Aniztasuna eta kulturen arteko elkarlana nabari zen atzo Zumarraga eta Urretxuko kaleetan. Janari eskaintza zabal eta paregabea prestatu zuten Zumarragako plazan, Maroko, Nikaragua eta Pakistango familien ekarpenari esker.

Izan ziren elkartasuna erakutsi zuten zenbait egitasmo ere: Hotz Legazpi errefuxiatuen aldeko ekimena dirua lortzeko helburuarekin katiluak saltzen aritu zen, ume errefuxiatuek egindako marraz-kiekin irudiztatutako katiluak, hain zuzen ere.

Ohi moduan, eguneko ekitaldi jendetsuenak kontzertuak izan ziren: Oihan Vega, Hesian eta Gozategi izan ziren zale gehien erakarri zituztenak, guztiek blai eginda bukatu arren. Bi talde horien kontzertuek itxi zuten eguna bi gune ezberdinetan: Santa Barbaran eta Zumarragako plazan, hurrenez hurren.

Festa baino, euria izan zen atzoko protagonista eta horregatik espero zutena baina jende gutxiago gerturatu zen Zumarraga eta Urretxura.

Hori dela eta, ikastolak eta Kilometroak jaialdiko antolakuntzakoek hiru kontu korronte zenbaki jarri dituzte bertaratu ez zirenen eta diru-ekarpena egin nahi dutenen eskura.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120