kilometroaren 42. Edizioa

Euri zein ateri, bisitari leialak jaialdian

euskaltzale asko gerturatu ziren atzo zumarragan eta urretxun antolatutako kilometroetara

Iosune Gilen erreportaia - Lunes, 8 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Durangaldeko kuadrilla zirkuitua egiten.

Durangaldeko kuadrilla zirkuitua egiten.

Galería Noticia

Durangaldeko kuadrilla zirkuitua egiten.Alaia, Maitane, Iñaki, Lia eta Garazi.Donostiako familia, Zumarragara iritsi berri.Donostiako familia, Zumarragara iritsi berri.Ainhoa, Irati, Diana eta Ane.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

EGURALDIAK ez zien lagundu goiz-goizetik atzoko jaiaz disfrutatzera gerturatu ziren guztiei. Hala ere, hotza eta aldizkako euri zaparrada guztien gainetik, milaka pertsonek bermatu zuten festa giroa, txiki zein heldu, Gipuzkoako ikastolen urteroko jaialdian.

Durangaldeko adineko kuadrilla bat prest etorri zen zira, bota eta guzti euriari aurre egiteko asmoz. Zirkuituari ekin zioten berehala: “Gu bizkaitarrak gara, baina ahal dugunean saiatzen gara bertaratzen, nahiz eta gaurko eguraldiak asko lagundu ez duen”, aitortu zuen horietako batek.

Beste batzuk, ordea, ez ziren hain zuhurrak izan: euritakorik eta zirarik ez zutela ekarri onartu zuten gazte despistatu baina ausart batzuek. Santa Barbararaino igotzeko asmoarekin iritsi ziren energiaz beteta goizeko 11.00 aldera Tolosatik.

kontzertuakAinhoa, Irati, Diana eta Anek ez zekiten oso ondo nora jo, baina herria ezagutzeko asmoz Etxaburura edo Santa Barbarara igotzeko asmoarekin iritsi ziren.

Askok egin zuten aukera hori: arratsaldeko ekitaldi nagusiak eta kontzertuak iristeko esperoan ibilialdia goizean egin, ikastolak antolatutako zirkuituaz disfrutatuz, Ordiziatik etorritako familia batek ere hala egin zuen.

Bertaratutako gehienek urtero egiten dutela aitortu zuten, eta ikastolen, euskararen eta euskal kulturaren aldeko apustua egiten dutela sentitzen dutela Kilometroetara bertaratzean.

Ikastoletan ikasi edo lan egiten dutenak izan ohi dira askotan bisitariak. Eta badaude ikastola barne-barnetik bizi izan dutenak ere.

giro lasaia

Hala aitortu zuen Garazik: Tolosako ikastolako irakaslea da, Lia alaba ikasle izango da eta Iñaki Etxezarreta aita eguerdiko ekitaldian omendutako irakasle ohia da.

Giroa lasaia izan zen egun osoan eguraldiaren erruz. Dena den, normaltasuna nagusitu eta ekitaldi bakarra geratu zen bertan behera: Gipuzkoako Kirol Egokitutakoen Federazioak antolatutako jokoak.

Euria batez ere arratsaldez aritu zuen etengabe jaialdian baina Gozategi eta Hesian taldeen kontzertuak gainezka egon ziren, bertan izan ziren zaleen helburua bera baitzen: ondo pasatzea, eguzki izpien azpitik edo blai eginda.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120