Zirrikituetatik begira

Maitasuna definitzen, berriz ere

Ana Urkiza - Lunes, 8 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

issac Rosa idazlea (Sevilla, 1974),”Feliz final” bere azken eleberrian, gaur egungo maitasunari buruz hausnartzen saiatu da. Maitasuna zeri deitzen diogun edota maitasunaren izenean zer ulertzen dugun sakontzen, alegia. Gure gizartean funtzionatzen ez duen ororen isla omen da maitasuna. Halaxe zioen idazleak liburuaren aurkezpenean. Alde batetik, funtzionatzen ez duen guztiarengandik ihes egiteko edota deserosoa zaigun guztitik babesteko lekutzat hartzen omen dugu maitasuna, etxerako itzulera, bikotea… baita sexua ere. Bestetik, funtzionatzen ez duen horren guztiaren zergatia eramaten omen dugu maite dugunarekin konpartitzera, harremana bera kutsatuz, harremana bera kolokan jarriz.

Zer ote den lehenago: oiloa ala arrautza. Bikote harremanen gainbehera edota gizarte gero eta ustez askeago honetan sentitzen dugun eredu gabezia edota babes falta.

Eleberriak bi ahots ditu: gizonarena, batetik, eta emakumearena, bestetik. Banatu berri den bikotearen pertsonaia nagusiena. Nork bere erara kontatuko du gertatu zaiena, ikuspuntuak ezberdinak izango dira, datu edo gertakizun batzuetan azpimarra egiteko intentsitatea baita ere. Baina biek ala biek dute gauza bat komunean: gizarteari begira, porrot egin izanaren sentsazioa;nork bere urdailera begira, zerk huts egin ote duen jakin beharra. Eta narratzailearen esku utzi dute epaia: ezerk ez du ondo funtziona-tzen. Maitasunaren aldeko apustua egin zuten eta maitasunak huts egin dienean, zeroren pare senti-tzen dira. Eta oso da zaila sentipen horri aurre egitea, kalean, hotz egiten jarraitzen baitu. “Guztia edo bat ere ez” formulak alde batera utzi beharko ditugu, pantaila erraldoiko istorioak (hainbeste amets eragiten digutenak) beste modu batean irakurtzen ikasi beharko, eta gauza ororen gainetik, maitasuna, harreman orotan norbanakoak aske hazteko guneak direla ulertuko;ez babesaren izenean norbanakoa txikitzekoak;ezta maitasuna “dagoenerako” bakarrik deitzen;baizik eta kapitalismoaren atzamarretatik at, sinpleki, maitatzen.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120