Euskalduna jauregian, eguerdiko 12:00etan

Reinhold Messner alpinistak hitzaldi bat emango du Bilbon urriaren 20an

Hitzaldira joateko sarrerak dagoeneko salgai daude Euskalduna Jauregiaren web orrian eta hamaika euroko prezioa dute

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urriaren 9a, asteartea - 14:14etan eguneratua

Reinhold Messner con Alex Txikon en el Campo II del Everest.

Reinhold Messner con Alex Txikon en el Campo II del Everest. (EFE)

Galería Noticia

Reinhold Messner con Alex Txikon en el Campo II del Everest.

Reinhold Messner alpinista ospetsuak hitzaldi bat eskainiko du Bilboko Euskalduna jauregian, urriaren 20an, eguerdiko 12:00etan hasita. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Alex Txikon alpinista bikaitarraren laguntzari esker antolatu da hitzaldia, eta astelehen honetan aurkeztu dute Imanol Pradales Lurralde eta Garapen Ekononikoko foru diputatuak eta Txikonek berak.

BILBO. Bilbon egindako aurkezpenean jakinarazi dutenez, hitzaldira joateko sarrerak dagoeneko salgai daude Euskalduna jauregiaren web orrian (www.euskalduna.eus) eta ohiko lekuetan. Prezioa 11 euro da.

Messner-ek Asturiaseko Printzesa saria jaso du berriki, kirolari onenaren kategorian, eta mendiarekin duen esperientzia kontatuko du "Reinhold Messner. Ezinezkoaren lilura" hitzaldian. Txikon ere parte hartuko du saioan. Messner bera oxigenorik gabe Everest mendia lehenengo aldiz igo zueneko 40. urteurrena betetzen denean emango du hitzaldia alpinista italiarrak.

Alpinismoaren historiari buruz hitz egingo du, 13 menditan izan dituen esperientzietatik abiatuta, eta hitzaldian zehar ikusi ahal izango dira ordenagailuz prestatutako satelite irudien bidez.

Reinhold Messner ezaguna da Everest mendia oxigeno artifizialik gabe igotzen lehena izan zelako. 1978an egin zuen, eta 8.848 metrora iritsi zen Peter Jabeder austriarrarekin batera. Munduko 14 zortzimiletako gailurrak egiten ere lehena izan.

Orduan erabili zituen teknikak eta taktikak berritzaileak dira oraindik ere, eta haren gaitasun fisikoa apartekoa. Alpinismoaren eta eskaladaren historian gehien eragin duten bost pertsonen artean dago, eta aitzindaria da Dolomitetan, zazpigarren graduko arroka eskaladan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120