urriaren 8tik 12ra

Bilbok ekosistemen modelizazioari buruzko nazioarteko topaketa jasoko du aste honetan

BC3 zentroaren ekimen bat da eta gizakiek ingurumenetik jasotzen dituzten onurak aztertuko dituzte jardunaldietan

deia.eus - 2018(e)ko urriaren 8a, astelehena - 10:28etan eguneratua

International Spring University, ekosistemen modelizazio topagune espezialista hasi zenean, 2013. urtean.

International Spring University, ekosistemen modelizazio topagune espezialista hasi zenean, 2013. urtean. (J.M.M.B)

Galería Noticia

International Spring University, ekosistemen modelizazio topagune espezialista hasi zenean, 2013. urtean.

International Spring University (ISU) Bilbon jasotzen da astelehen honetatik ostiralera. Hau da, BC3 - Basque Centre for Climate Change zentroak antolatzen duen nazioarteko urteroko topaketa ekosistemen modelizazioa sakon aztertzeko. Horregatik, giza jardueraren eta ekosistemen jasangarritasunaren arteko erlazioa azaltzen duten modelo zientifikoak aztertuko dituzte nazioarteko adituek.

BILBO. Antolakuntzak jakinarazi duenez, topaketan aztertuko diren eredu zientifiko berriei esker, ingurumena kudeatzeko baliogarri den informazio zehatzagoa eman daiteke, eta topaketan honen ebidentzia eman nahi dute. Bereziki, "ekosistemen zerbitzuen" garrantziak, hau da, gizakiok ingurumenetik jasotzen ditugun onurak aztertuko dituzte jardunaldiotan.

Zerbitzu horietako onura batzuk dira elikagaiz, lehengaiz, landarez, animaliaz eta abarrez hornitzea. Beste batzuk, baina, ez dira aintzat hartzen giza jarduera planifikatzeko eta kudeatzeko, besteak beste, erregulazio zerbitzuak (laboreen polinizazioa, lurzoruaren higaduraren prebentzioa eta uraren araztea) eta zenbait zerbitzu kultural (adibidez, aisialdiko zerbitzuak edota ongizate hobeagoa ematen duten zerbitzuak).

Topaketaren antolatzaileen arabera, gaur egungo ikerketek ingurumena azaltzen saiatzen diren eredu matematikoak sortu dituzte, giza jardueraren eta ekosistemaren arteko harremana nolakoa den erakusten dutenak eta harreman horiek etorkizunean zer jokalekutara iritsi litezkeen ebaluatzen dutenak.

"Ekosistemak egokiro kudeatzeko, berriz, zerbitzu horien eginkizunak sakonago ulertu behar dira, eta haietan eragina duten erabaki politikoak hobeago planifikatu eta kudeatu, beti jasangarritasuna eta berdintasuna irizpide nagusitzat hartuta", azaldu dute.

BC3 zentroaren ekimen bat da International Spring University, eta María de Maeztu ziurtagiria jaso du duela gutxi. Severo Ochoa-María de Maeztu (SOMMa) aliantzako partaide da BC3. Espainiako ikerketaren bikaintasuna zaintzea eta sustatzea du helburu aliantzak, eta ikerketaren eragin ekonomikoa eta soziala areagotzea, Espainian zein nazioartean.

2013an hasi zen International Spring University, ekosistemen modelizazio topagune espezialista gisara, eta, harrezkero, mundu osoko ehunka ikertzailek eta teknikarik hartu dute parte. 2018ko topaketan laguntzaile dira Novia Salcedo Fundazioa eta Ihobe sozietate publikoaren Basque Ecodesign Hub-a.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120