uriaren alde lan egiteko konpromisoa duten hiritarrekin

Bilbok 60 uretik gorako pertsonek osatutako lantaldea eratu nahi du

Urriaren 10ean informazio-bilkura bi egingo dira La Bolsa auzo-etxean, goizez eta arratsaldez

Deia - 2018(e)ko urriaren 8a, astelehena - 11:31etan eguneratua

Bilbok 60 uretik gorako pertsonek osatutako lantaldea eratu nahi du.

Bilbok 60 uretik gorako pertsonek osatutako lantaldea eratu nahi du. (Bilboko Udala)

Galería Noticia

Bilbok 60 uretik gorako pertsonek osatutako lantaldea eratu nahi du.

Bilboko Udalak lantalde bat eratu nahi du Bilbo hobetzearen aldeko lana egin dezan. Lantalde hori 60 urtetik gorako pertsonek osatua egongo da, eta pertsona horiek horren alde lan egiteko konpromisoa hartu beharko dute. Plan baten ondorioz jarri da martxan ekimen hau: “Bilbo, adineko pertsonekin adiskidetsua den hiria. Bilbao+60” II. Plana. Haren bidez, Bilboko Udalak hiri adiskidetsuago bat lortu nahi du, eta komunitate osoaren parte-hartzea eta inplikazioa bilatzen du, batez ere adineko pertsonen artean, zuzenean beren ingurunea hobetzen lagundu dezaten.

BILBO. Urriaren 10ean, goizean eta arratsaldean, informazio-bilkura bi egingo dira La Bolsa auzo-etxean, eta han ezagutzera emango da zein aukera dagoen laguntza emateko eta, beste alde batetik, ikusteko nola bideratu ahal den boluntarioen parte-hartzea II. planeko ekintzak aurrera eramateko. Izan ere, Udalaren nahia da plana zabaltzen jarraitzea eta talde eragile bat eratzea, planaren lidergoan eta bultzadan lagundu dezan eta hiriko beste elkarte, eragile edo adineko pertsona batzuk bultza ditzan Bilbo, adineko pertsonekin adiskidetsua den hiria garatzera.

Talde horrek bere interes eta ahalbideen barruan lagunduko du plana zuzenean bultzatzen, eta horretarako parte hartuko du II. planean txertatutako ekintza batzuetan, hirian dauden zenbait boluntariotza-programatan edo hiria hobetzen eta adineko pertsona guztien beharrizanak indar handiagoz zabaltzen lagunduko duten ekimen mota guztietan. Hainbat ekimen egingo dira boluntarioek parte hartu eta iritzia eman dezaten;esaterako: kale eta eraikinetako irisgarritasuna hobetzen jarraitzea;garraio publikoa edo zerbitzu jakin batzuk egokitzea;asoziazionismoa, belaunaldiarteko jarduerak eta parke bio-osasungarriak sustatzea, edo gizartea parte hartzera bultzatzea.

Bilboko Udalak pertsona desberdinak bilatzen ditu, profil mota guztietakoak, kolektibo horrek duen aniztasuna islatuko dutenak. “Adineko pertsonak planaren bultzadan subjektu aktibo bihurtzen diren neurrian, ikusiko dugu nolako aurrerakuntza egiten dugun bestelako hiria lortzeko: inklusiboagoa, herritarrek parte hartzeko maila handiagoak eta belaunaldien arteko harreman- eta topaketa-espazio gehiago dituena, adinekoen kezkekin eta beharrizanekin sentiberagoak eta irekiagoak diren pertsonal politikoa eta teknikoa dituena… Adin-ikuspegia txertatu nahi da hiriko bizitzan, eta, alde horretatik, ibilbide luzeko erronka bat da”, zehaztu du Iñigo Pombo Gizarte Ekintzako zinegotziak.

“BILBO, ADINEKO PERTSONEKIN ADISKIDETSUA DEN HIRIA. BILBAO+60” II. PLANA

2017ko apirilean planaren bigarren zati hau aurkeztu zenean azaldu zenez, proiektu hau irekia eta malgua da, etengabe eraikitzen ari dena, planaren aplikazio-epean hiriko eragileei aukera emango diena ekimen berriak txertatzen jarraitzeko. Ildo horretan, lanaren fase berri honetan zerari emango zaio protagonismoa: pertsona berriek hartzea parte proiektuan ikuspegi eta iritzi berriekin.

Lanaren ikuspuntua zeharkakoa da udal-mailan, zahartzeak bizitzaren eremu guztiei eragiten dielako. Hain zuzen ere, hiru jarduketa-ardatz edo -ingurunetan antolatu da egitura;hauek dira jarduketa-ardatz edo -ingurune horiek: ingurune fisikoa (hiri-garapena, garraioa, zirkulazioa, etxebizitza), gizarte- eta osasun-ingurunea (zerbitzuak, komunikazioa, parte-hartzea, kudeaketa) eta parte hartzeko ingurunea (boluntariotza, enplegua, gizartearen laguntza, inklusio ekonomikoa, aisia- eta prestakuntza-jarduerak). Ardatz horietako bakoitzak baditu eremu batzuk, eta hain zuzen ere eremu horietan banatzen dira esku-hartze arloa eta ekintza-lerroak. Hiru ardatz horietan badira 191 jarduketa adiskidetsu Udalaren 2015-2019ko agintaldi-planean jaso eta gaur egun Bilbon egiten ari direnak, eta badira, halaber, 53 jarduketa berri, planean txertatuko diren aztertuko denak. Era berean, 154 adierazle ditu, eta haiek aukera emango dute zuzen ebaluatzeko zein mailataraino den hiria adiskidetsua.

Iñigo Pombo zinegotziak lehen balorazioa egin du “Bilbo Hiri Adiskidetsuaren II. Plana”ri buruz, “martxan dago, eta egiten ari dira planean jasotako ekintza gehienak. Udal-sailek jarraitzen dute 2016-2019 aldirako identifikatutako proiektu eta ekintzak bultzatzen, eta, alde horretatik, esan dezakegu planak baduela sendotasuna, eta pauso irmoz doala aurrera. Baina planaren garapenean eman behar da orain pauso hau aurrera, adineko pertsonek protagonismo handiagoa izan dezaten;izan ere, erronka hori dugu une hauetan Bilbon aurre egiteko”.

INFORMAZIO-BILKURAK

Bilboko Udalak informazio-bilkura bi antolatu ditu. Informazio-bilkura horiek 60 urtetik gorako pertsonentzat dira. betiere “Bilbo, adineko pertsonekin adiskidetsua den hiria. Bilbao+60” II. Plana ezagutu nahi badute eta modu aktiboan parte hartu nahi badute Bilbo udalerri adiskidetsuagoa egiteko aurreikusitako ekintzetan.

Eguna: Eguaztena, urriak 10
Ordutegia: 10:00 - 11:30/18:00 - 19:30
Lekua: LA BOLSA auzo-etxea (YHON jauregia)
Pilota kalea, 10 (Bilbo)

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120