Araceli Argüello argentinako payadorea

“Musikari gisa, nire eginkizuna hona etortzea dela uste dut”

2018(e)ko urriaren 7a, igandea - 17:01etan eguneratua

Araceli Argüello, argentinar payadorea.

Araceli Argüello, argentinar payadorea.

Galería Noticia

Araceli Argüello, argentinar payadorea.

Araceli Argüello (Pozo del Molle, Argentina, 1995) payadorea da orain dela hamar urte ingurutik. Etxetik jaso zuen zaletasuna eta betidanik izan du interesa bere eskualdeko inprobisazio eta milongetan. Gaur egun, payadoreen belaunaldi berriko ordezkaria da eta Hizkuntza eta Literatura ari da ikasten Villa Mariako unibertsitatean.



Paya edo payada, Argentinako tradizioa ez ezik, Uruguai, Paraguai, Brasil hegoaldea eta Txilekoa ere bada. Gaztelaniazko ahozko inprobisazioen artean hedatuenetako bat da, beraz. Gitarraren laguntzaz inprobisatzen dute payadoreek, bakarka zein elkarren arteko lehian.



Zein da payaren osasuna gaur egun?

Gaucho payadorearen eskutik, repentismoaren artea Rio de la Plata inguruko kazetari, kronikalari, artista eta herriaren defendatzailea izan da. Garaiak aldatu diren bezala, payadorearen zeregina ere aldatu da, baina gara-tzen segitzen du eta haren poesia eta eragina ez daude ahazturik. Aitzindari batzuen lan bikainari esker, uztailaren 23a Payadorearen Egun izendatu zuen 1992an Argentinako Kongresu Nazionalak, horrek errekonozimendua ekarri dio gure arteari.



Etorkizuna nola ikusten duzu, gazteak badabiltza payan?

Argentinan, payadoreen artea belaunaldiz belaunaldi transmititu da, ahoz eta modu autodidaktan, nekazari eta gauchoen bizimodu tradizionalari lotuta, kultura horren balore eta tradizioetan oinarrituta. Hori dela eta, oraintsu arte ez da poeta repentistak hezteko akademiarik egon. Ni neu ere autodidakta naiz. Repentismo tailerrek gure artea sustatu eta ezagutarazten dute, baina horrek ez du biziraupena ziurtatuko. Gazteak hasi dira orain repentismoaren bidean sakontzen, baina nabarmendu nahi nuke gehien-gehienak mutilak direla. Argentinan, gaur egun, hogeitaka urteko neska gazte bakarra naiz haizearen orrialdeetan bertsoak idazteko bide honetan.



Ohikoa da argentinar payadoreek beste herrialde batzuetako inprobisatzaileekin trukeak egitea?

Bai, ohikoa da. Argentinak eta Uruguaik, Rio de la Platako herrialdeek, harreman estua dute hainbat arrazoigatik: Bien arteko komunikazio ona dago, antzeko musikak darabiltzagu (milonga) eta hizkuntzak ere asko batzen gaitu. Dena den, gure ondoko bizilagunekin ditugunez gain, urrunagoko latitudeetako inprobisatzaileekin topaketa eta truke kulturalak egitea oso ohikoa da guretzat.



Euskal Herrian, ordea, euskaraz ari diren bertsolariekin kantatu beharko duzu, alegia, oso desberdinak diren bi hizkuntza batuko dira oholtzan. Horrek zer sentsazio eragiten dizu?

Egia esan, esperientzia hau bizi izateko irrikaz nago, ezinegonean. Inoiz ez dut inprobisatu beste hizkuntza batean kantatzen duen inorekin. Segundoz segundo haztearen alde nago, abestuaz ikasi, kulturak partekatu eta arima aberastu. Babelgo dorreak erraztasunez komunikatzea eragotziko digun arren, aurkituko dugu bidea.



Nola aberastuko du payadoreen tradizioa honelako topaketa batek?

Kulturen arteko kontaktuak zabaldu egiten du pertzepzioen panorama, ezarritako arau poetikoak gainditzen ditu, eta beste metrika, melodia eta estilo batzuk eskura jartzen dizkigu. Gainera, unibertsitatean Hizkuntza eta Literaturan lizentziatura ikasten ari naiz, beraz, honek nire azterlan linguistiko eta literarioak aberasten lagunduko dit, ahozko tradizioen inguruko ikerketa bat egiteko asmoa baitut.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120