Argentina, Kuba eta Euskal Herriko inprobisatzaileak bidaide

Urriaren 9tik 14ra bitartean, sei hitzordu izango ditu Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak. Bertsolaritzarekin batera, munduko beste kultur adierazpide batzuk taularatuko dira

Dabi Piedra - 2018(e)ko urriaren 7a, igandea - 16:57etan eguneratua

Inprobisatzaileen Biraren aurkezpena, Iruñean. mintzola ahozko lantegia

Inprobisatzaileen Biraren aurkezpena, Iruñean. (Mintzola Ahozko Lantegia)

Galería Noticia

Inprobisatzaileen Biraren aurkezpena, Iruñean. mintzola ahozko lantegia

Ahozko kantu inprobisatuak sor-tzeko ohitura uste baino zabalduago dago kontinente guztietako bazter askotan;bertsolaritzak ezaugarri ba-tzuk ditu bere-bereak, baina ez da bakarra munduan. Mintzola Ahozko Lantegiak, Euskal Herriko beste eragile batzuen laguntzaz, aspaldi hartu zuen kanpoko ahozko tradizioak ezagutzeko eta haiekin elkarlanari ekiteko erabakia. Hala sortu zen Europa bat-batean topaketa orain dela bi urte, Donostia 2016 kultur hiriburutzaren barnean, eta hari horretatik tiraka antolatu dute Nazioarteko Inprobisa-tzaileen Bira, urriaren 9tik 14ra.

Aurrekoan bezala, oraingoan ere Donostia 2016 Fundazioa bidelagun izan du Mintzolak, baita Lanku Kultura Zerbitzuak eta tokian tokiko eragile ugari ere. Baina, ekimen berri honetan, Europatik harago begiratu dute, Latinoamerikara, hain zuzen. Kubako Tomasita Quiala repentista eta Argentinako Araceli Argüello payadorea euskal bertsolarien ondoan ariko dira Inprobisatzaileen Birako sei saioetan. Euskarazko eta gaztelaniazko ahozko tradizioak elkarrekin, beraz.

Quiala eta Argüello Euskal Herrira gonbidatuta, bi perfil uztartu nahi izan dituztela azaldu du Jon Agirresarobe Bertsozale Elkarteko ordezkariak. Batetik, Tomasita Quiala beteranoa, punto cubano delakoaren erreferente nagusietako bat. 1998an Euskal Herrian egon zen, bertsolariekin egindako beste truke batean, eta “aho zapore ona utzi zuen”, Agirresaroberen esanetan. Bestetik, Araceli Argüello gaztea, unibertsitateko ikaslea eta belaunaldi berrien ordezkaria. Nolanahi ere, Argentinan probin-tzia batetik bestera aritzen da kantuan, urte gutxian lekua egin baitu payadoreen artean.

Kubako eta Argentinako inprobisatzaileekin batera kantatzeko, hainbat bertsolari igoko dira oholtzara: Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa. Gai-jar-tzaileak Maite Berriozabal eta Iker Iriarte izango dira, saioaren arabera. Guztira, sei hitzordu ditu Inprobisatzaileen Birak: Iruñea, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostia.

HIRU MOLDE Gaztelaniazko eta euskarazko bertsoak saio berean uztartzea ez da lan erraza, baina Agirresaroberen ustez, egin beharreko lanketa “beti da aberasgarria”. Hiru tradizio dira, hiru molde, zein bere ezaugarriekin. Esate baterako, batzuek a capella kantatzen dute, bertsolariek kasu;beste batzuek musikaz lagundurik. Neurriak, doinuak, errimak... hizkuntzaz haragoko desberdintasunak ere gainditu beharko dituzte. “Elkarlotzen gaituen haria da kantu inprobisatua, baina korapilo asko askatu behar dira elkarrekin aritzeko”. Ariketa batzuk bakarka egingo dituzte, beste batzuk nahasian. Era horretara, hiru tradizioak lotuko dituzte, bakoitzaren berezitasunak agerian uzteaz batera.

Nazioarteko Inprobisatzaileen Birari esker, Mintzolak munduko ahozko inprobisazioak ezagutarazten segituko du, eta Lankuk, aldiz, proposamen berriak taularatzeko helburua beteko du. Publiko euskaldunak kanpoko inprobisatzaileekin gozatzen duela eta halako ekimenetan gogoz erantzuten duela erakutsi dute 2016ko Europa bat-batean topaketak eta antzeko beste trukeek.

“Ahalegin handia egin dugu, emaitza ere baloratzeko modukoa iruditzen zaigu”, azpimarratu du Agirresarobek. Batez ere, saio bakoi-tza antolatzen lagundu duten eragileak aipatu ditu: Donostia 2016 Fundazioaz gain, udalak, inguruko bertso eskolak eta Euskal Kultur Erakundea izan dituzte bidelagun.

OHOLTZATIK KANPO Nolanahi ere, Inprobisatzaileen Biraren ikusmira oholtzatik harago doa. Bertsolaritza egiten ari den bezala, munduko beste tradizioak ere beren ondarea gordetzeko eta belaunaldi berriei transmiti-tzeko lanean dabiltza, batzuk besteak baino indar handiagoz. Hartara, era honetako topaketak elkarren berri izateko aukera paregabea dira, milaka kilometrora ireki dituzten bideak norbere etxean posibe ote diren azter-tzeko aproposak. Alegia, elkarrengandik ikasteko.

“Oholtzatik kanpo, mugimendu gisa, asko interesatzen zaigu kantu inprobisatu bakoitzaren egoera ezagutzea”, azaldu du Agirresarobek. “Bertsolaritzaren geroratzean” ari dira lanean, eta kubatar zein argentinarrengandik zer ikasia izango dutela uste du.

Lehenengo edizioa du Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak, baina atzetik gehiago etor litezke. “2016an formula egokia dela ikusi genuen: inprobisatzaileek astebete egingo dute Euskal Herrian, sei saio, sei herri eta bost lurraldetan”. Jon Agirresarobek ziurtatu du proiektuari jarraipena emateko asmoa dutela, baina aurreneko edizioaren balorazioa egin arte itxarongo dute, ezer erabaki baino lehen. “Txukun atera dadila aurtengoa, eta gero ikusiko dugu”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120