Geroa Elkar-Ekin

Iñaki Dorronsoro Plazaola eta Xabier Alkorta Andonegui - 2018(e)ko urriaren 7a, igandea - 06:00etan eguneratua

MEHATXUZ beteta dagoen baina aukera ugari eskaintzen dituen une zalantzagarri honetan, bi jarrera har ditzakegu. Pasiboa, hau da, etor daitekeenaren aurrean ikusle edo subjektu paziente gisa jarduten dutenena, pentsatzen dutelako historiaren bilakaera halabeharrezkoa dela, iner-tzia globalak errukigabeak direla eta, beraz, haien norabidea aldatzen saiatzeko ahaleginek ez dutela ezertarako merezi.

Edo kontrakoa, proaktiboa eta sortzailea: gure garaiaren protagonista gisa eta gure uste sendoetan, balioetan eta desiretan oinarrituz errealitatea eraldatzeko eragile izan nahi dugunona. Jarrera hori har-tzen du, hain zuzen ere, bere etorkizunean sinesten duen eta pertsonen botereaz fidatzen den herrialde orok. Milaka herritarrek eta gizartearen, kulturaren eta ekonomiaren arloetako ehunka elkartek jarrera horrekin egiten dute lan, egunero, Euskal Herrian. Horiek guztiek, hau da, etorkizuna hein handi batean gure esku dagoela pentsatzen dugun pertsonek eta erakundeok esperientziak eta hausnarketak partekatzeko hitzordu garrantzitsua dugu Eusko Ikaskuntzen XVIII. Kongresuan, urriaren 5etik azaroaren 23ra, Baionan, Gasteizen, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Oñatin.

Asmo handiko foro hori Eusko Ikaskun-tzen lehen Kongresuaren ehungarren urteurrenean ospatuko da;izan ere, hura oso sustapen erabakigarria eta modernizatzailea izan zen euskal munduarentzat, eta XX. mende osoan eta XXI. mendeko urte hauetan guztietan zehar izan du oihartzuna. Handik sortu ziren Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia;orduan hasi ziren Euskal Unibertsitate bat sor-tzeko helburuarekin lan egiten;hantxe finkatu ziren euskarazko hezkuntzasistemaren oinarriak;bertan eman ziren Euskadiko eta Nafarroako lurraldeen autogobernurako lehen urratsak… Azken finean, nazioarte osoan indarrean zeuden paradigma zientifikoekin homologatu ziren euskal ikaskuntzak.

Gure herrialdearen 1918ko egoeraren eta gaur egungo egoeraren artean desberdintasun asko egon arren, 2018an ez dago alde handirik hemezortzigarren kongresu honen antolakuntzaren azpian dagoen motibazioaren eta lehenengo kongresu hartako motibazioaren artean. Kontuan izan behar dugu Euskal Herriko lurraldeen kohesioa historia batean oinarrituta dagoela, parte izatearen sentimendu batean, mundua ikusteko eta bertan egoteko modu berezi bat eragin duten kultura batean eta hizkuntza batean, alegia. Paisaia fisikoari paisaia emozionala ba-tzen zaio, agian ukiezina izan arren guztiz hautemangarria dena balioen sistema partekatu batean.

Premisa hori abiapuntutzat hartuta, Eusko Ikaskuntzak lurralde guztietako mundu akademikoari, erakundeei, gizarte- eta kultura-eragileei eta herritarrei dei egin zien duela ia hiru urte, lankidetza-eremu bat aktibatu eta, horrela, gure etorkizun kolektiboaren inguruko hausnarketa estrategikoa egin ahal izateko, XXI. mendeko testuinguru globalean. Orain arte egindako lanaren emaitza Kongresu honetan islatuko da, Geroa Elkar-Ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble leloarekin, eta Euskal Herriko lurraldeen kohesioa eta solidaritatea sendotzea izango du helburu.

Urriaren 5ean, ostiralez, Baionan egin zen lehen saioan, hainbat fenomenok (migrazioek, demografiak, globalizazioak eta komunikazio digitalak, besteak beste) markatutako gure garaiaren testuingurua jorratu genuen, tokiko esparrutik nola esku har dezakegun ikusteko. Urriaren 19an, euskaraz garatu nahi duen gizarte-komunitatearen aktiboei eta gure hizkuntzaren etorkizunera begira irudikatzen diren agertokien konstelazioari buruzko hainbat urtetako lanaren emai-tzak aurkeztuko dira Gasteizen. Urriaren 26an, euskal munduaren aniztasuna eta haren pluraltasuna egongo dira eztabaida guztien erdigunean, Iruñean. Mahai zehatz batean, komunikabideek euskal iritzi publikoaren kristalizazioan bete-tzen duten eginkizuna aztertuko da.

Gure gizarteak, ekonomiak eta enpresek dituzten balioekin eta ezaugarriekin, nola egin diezaiekegu aurre garapen ekonomikoari, berdintasunik ezari eta ongizate-ereduari, adibidez? Gai horren inguruan jardungo dute azaroaren 9an Bilbon egingo den saioan. Azkenik, zazpi egun beranduago, lurraldeen arteko bizikide-tzaren artikulazioa eta gobernantza demokratikoa aztertuko ditugu Donostian.

Horrela, adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak bilduz, eta kasuan kasuko erakundeen ibilbide-orriak kontuan hartuta, azaroaren 23an XXI. mendeko Euskal Herriaren erronkei erantzuteko oinarriak aurkeztuko ditugu Oñatin. Gizartearen, politikaren eta ekonomiaren arloetan izango ditugun erronkei aurre egiteko planteamendu positiboak eta proposatzaileak bilduko ditugu. Amaiera emateko, azaroaren 24an, larunbatez, Eusko Ikaskun-tzaren ehun urteak ospatuko ditugu Oñatin bertan.

Ehun urte daramatzate Eusko Ikaskun-tzen Kongresuek ideologia, egoera, diziplina eta kredo guztietako pertsonen adierazpen askea eta elkarrizketa irekia sustatzen. Orain hasiko dena ez da desberdina izango. Izan ere, ez da erudituei bideratutako bilera bat izango: Eusko Ikaskuntzen XVIII. Kongresua gure garaiko erronkekiko sentikorrak diren eta, hemendik, euskaldunen herrialdetik, horiei erantzuteko premia sentitzen duten pertsonen eta gizartekolektiboen partaidetzarako gune bat izango da. Horrenbestez, denok gaude gonbidatuta (www.eusko-ikaskuntza.eus).

etiquetas: tribuna abierta

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120