Zirrikituetatik begira

Etxebizitza

Juanjo Olasagarre - 2018(e)ko urriaren 6a, larunbata - 06:00etan eguneratua

Columnista juanjo olasagarre

Galería Noticia

Columnista juanjo olasagarre

etxebizitza hutsak zigortzea ontzat jo du Konstituzionalak” zioen aurreko egunean altxatu eta nire ohiturari jarraiki egunkariak irakurtzean poztu ninduen izenburuak. Berriak gero argitzen zuen zein baldintzatan joko diren etxe horiek etxe hustzat;eta, irakurle, ez ikaratu, baldintzak erabat bermatzen dituzte jabeen eskubideak;ez dira hustzat joko bigarren etxeak badira;edo merkatuko prezioetan salgai edo alokairuan eskaini eta oraindik hutsik daudenak;edo lana, edo ezintasunen batengatik, inor bizi ez direnak;edo bi urte baino gutxiago hutsik daramatenak.

Berriaren letra xehera jo behar zen betikoak babesten direla ohar-tzeko, bankuak, alegia, alogera enpresa handi horiek zeinak “funts putreei”, hemen ez hainbeste, saltzen ari zaizkien etxeak. Gasteizko Parlamentuak 2015ean PSE, Bildu eta UPyDren aldeko botoekin eta PP eta PNVren kontrakoekin onartu zuen lege proposamenak bankuek etxegabetzeen bidez lortutako pisuen desjabetzea aurreikusten zuen;eta, jakina, bankuei dagokien puntu hori bertan behera utzi du Konstituzionalak.

Kapitalismoak maitasuna bezalako gauza airezkoak kolonizatu baldin baditu, haizeari predikuka ari-tzea bezain hutsala da zutabe honetatik etxebizitza eskubidea aldarrikatzea, baina besterik ez da gelditzen. Badakigu Espainiako ekonomiaren gaur egungoa nondik datorren, Aznarren lurraren lege hark sortu eta elikatu zuen burbuila inmobilario hartatik;gasolina “España va bien” hartarako. Bi kasu ezagutzen ditut Bartzelonako alokairuak ezin pagaturik Bilboratu direnak;gutxieneko soldata interprofesionala 735,90 eurokoa denean, ez dago ongi alokairu batek 600 euro baliotzea. Ekonomia kapitalistaren legeetan zerbait oker dagoela adierazten dute desoreka horiek.

Nostalgia puntu batekin akordatu naiz 14.000 (90 euro inguru) pezetako alokairua pagatzen nuenekoa, egia da herri txiki batean zela, egia da ni nintzela herriko apopilo bakarra, baina nire buruari galdetu diot noiz hasi zen kontu hau okertzen? Zein unetan bihurtu zen soldata eta bizitzaren kostuaren arteko tartea amildegi? Akordatu ere ez naiz egiten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120