Lezama, nekazaritza azokarako prest

Bihar ospatuko dena laugarren edizioa izango da eta bertan 20 postu egongo dira

2018(e)ko urriaren 6a, larunbata - 06:00etan eguneratua

lezama- Lezamako herritarrak Denon Artean nekazaritza azokaren laugarren edizioa ospatzeko prest daude jada. Biharko goizean zehar ospatuko den ekintza Lezamako Udalaren eta Saretzen elakrtearen -herriko komertzioak elkartzen dituen elkartea- artean antolatu izan da.

Aurtengoan, herriko komertzioen eta nekazarien artean 20 postu antolatuko dituzte igande goiza, 11.00etatik 15.00tara, giro onez betetzeko. Gainera, laugarren edizio honetan, 13.30etatik aurrera, Saretzen elkarteak paella dastaketa bat antolatuko du herritarrentzat. Hau dastatu nahi dutenek bi euroko salneurria daukan txartela erosi beharko dute banaketa egingo den postu berberan.

Jon Ander Aurrekoetxeak, Lezamako alkateak, adierazi duenez, “herriak antolatutako eta herritarrentzako azoka” izango da igandekoa. Gainera, aurreko edizioetan baino jende gehiagoren presentzia espero duela aitortu zuen: “Aurreko urteetan zapatuan antolatu genuen, eta jende asko zereginak egiten dago;asteko erosketak, haurren kirolak eta abar. Horregatik espero dugu aurtengoan, domekan ospatuko dugula aprobetxatuz, jende gehiago hurbiltzea”.

Alkatearen aburuz, nahiz eta biharko azoka xumea izan, goiz polit bat pasatzeko aukera aparta izango da. Horrenbestez, Lezamako, eta bere inguruetako, biztanleek herriko produktuak dastatu eta erosi ahal izango dituzte bihar goizeko 11.00tatik aurrera. - Oier Pérez

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Uribe kosta - Txorierri

ir a Uribe kosta - Txorierri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120