Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Plana

Kabgayi-ko (Ruanda) gotzainari haurtzaroaren eta nerabezaroaren arloko garapenerako lankidetzaz hitz egiteko jaso du Bilboko Udalak

Udalak 2010etik Caritas Kabgayi-ri laguntzen dio haurtzaroaren sozioheziketa-garapena hobetzeko

deia.eus - 2018(e)ko urriaren 6a, larunbata - 19:25etan eguneratua

Kabgayiko gotzaina Bilbon dago.

Kabgayiko gotzaina Bilbon dago.

Galería Noticia

Kabgayiko gotzaina Bilbon dago.

Aste honetan Smaragde Mbonyintege Monsinorearen, Kabgayi-ko (Ruanda) Gotzainaren Bilbon dago Udalak, IC-LI GGKEren bidez, bere herrialdean nazioarteko lankidetzaren arloko proiektuei buruz hitz egiteko.

BILBO. Itziar Urtasun, Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetzako zinegotziak harrera egin dio prelatuari urira egindako bisita instituzionalaren barruan. Ruandan lankidetzako eginkizunetan diharduten euskal misiolariekin ere izan ditu harremanak, baita Bilboko Gotzainarekin ere.

Bilkura horretan, biek hitz egin zuten haurtzaroaren eta nerabezaroaren esparruan indarrean dauden lankidetzako proiektuei buruz. Bilboko Udala 2010az geroztik elkarlanean ari da Caritas Kabgayi-rekin, Muhanga, Kamonyi eta Ruhango barrutietan "egoera ahulean dauden umeen gizarte eta hezkuntza-mailako garapena hobetzeko, betiere egoera ahulean dauden neska-mutilek eta gazteek (umezurtzak, HIESa dutenak edo muturreko pobrezian bizi direnak) osasunerako eta hezkuntzarako duten eskubidea bermatze aldera.

Horrez gain, 2013tik gaur egunera arte, Bilboko Udalak urtero ematen du diru-laguntza adingabeko horien eskolaratzea ziurtatzeko. 2018an lehen hezkuntzako 140 ume eta bigarren hezkuntzako 165 gazte eskolara joan ahal izan diraa diru-laguntzari esker.

Proiektu hau gauzatzen den barrutietan, hiesak jotako 2.000tik gora adingabe daude eta horietako askok ez dute jasotzen beharrezkoa den zaintza edo egoera ahulean daude. Kabgayi-ko elizbarrutiak, Smaragde Mbonyintege Monsinorea buru dela, Ruandako Hegoaldeko probintzia banatuta dagoen zortzi barrutietako hirutan dihardu lanean, talderik ahulenei laguntzeko eta genero-parekotasuna indartzeko, partaidetza bultzatzen duten ekintzen bidez edo euren familiak eta komunitatea, oro har, tartean sartuta.

Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planarekin bat etorrita, beste hiri eta kontinente batzuekin nazioarteko harremanak izatearen helburuaren barruan sartzen da bisita hau.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120