#euskaraehuntzen

Hizkuntzarekin jolastea WhatsAppean

Etorkizuneko erronken artean, komunikabideak eta teknologia berriek sortutako eremuak izan dira aztergai

2018(e)ko urriaren 5a, ostirala - 06:00etan eguneratua

Una persona conectándose a WhatsApp

(EFE)

Galería Noticia

Una persona conectándose a WhatsApp

oñati- Etorkizuneko erronkei heldu zien jada Euskaltzaindiak atzo bertan Arantzazuko biltzarrean. Komunikabideen alorrean eta Internetek eta teknologia berriek zabaldutako eremuetan euskara batuaren papera eta zeregina aztertu zituzten, besteak beste.

Arratsaldeko saioan hitza hartu zutenen artean izan zen Elixabete Perez, Euskal Filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea. Interneten bidez eta WhatsApp moduko aplikazioetan sortutako txat moduko komunikazio eremuetan batuaren lekua zein den aztertu du eta ondorioak plazaratu zituen atzo.

“Hizkuntzaren bidez jolasteko lekua” topatu dute gazteek eremu horietan, haren hitzetan, baina formatu horrek baldintzatzen dituen komunikazio premiei erantzuteko gai badela batua ondorioztatu zuen. Orain arte hizkuntza formala idatzizkoa zen eta informala, berriz, ahozkoa. Baina txat moduko komunikazioetan hizkuntza informala nagusitu da, lagunartekoa, idatziz, eremu berri bat sortuz.

ziberdiskurtsoaEuskaraz alfabetutako gazteen WhatsApp talde bat aztertu du Perezek. “Ikasitakoa itxuraldatzen dute gertukoago bihur-tzeko, idazkera askeago baten bidez”, adierazi zuen. Lekuan lekuko euskalkien ezaugarriak sartu eta bestelako aldaketak ere ematen dira (hizkiak errepikatzea, kontrakzioak...). Itxuraldaketa hori, baina, hizkuntza guztietan ematen dela eta atzean dagoena, kasu honetan, euskara batua ere badela gaineratu zuen. Euskaraz alfabetatutakoek sortu dute “ziberdiskurtsoa”, haren esanetan, eremu berri batean erabilgarri dena. “Komunikazio premia berrietarako euskara batuaz ere baliatzen dira”, nabarmendu zuen.

Atzoko jardunaldiak Bernardo Atxaga idazlea eta Jose Cruz Gurrutxaga aktorearen irakurraldiarekin amaitu zen: Euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan. - A. Z.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120