“Topaketak erritmoarekin” leloaren menpe

"Topaketak" programaren barruko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko lehen kontzertua eskainiko du igandean

2018-2019 denboraldiko hirugarren kontzertua 12:00etan hasiko da eta zenbakidun sarrerak 5 eurotan salduko dira

DEIA.EUS - 2018(e)ko urriaren 5a, ostirala - 12:39etan eguneratua

Musika Bandak Euskalduna jauregiko lehen kontzertuza emango du domekan

Musika Bandak Euskalduna jauregiko lehen kontzertuza emango du domekan

Galería Noticia

Musika Bandak Euskalduna jauregiko lehen kontzertuza emango du domekan

Conrado Moya perkusionistarekin batera, Bandak Shostakovich-en “Jai-giroko obertura” eta Schwantner-en “Percussion Concerto” lanak interpretatuko ditu, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean. Sarrerak 5 eurotan salduko dira eta zenbakidunak izango dira eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.

BILBO. Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko lehen kontzertua emango du domekan, urriak 7;hain zuzen ere, 2018-2019 denboraldiko hirugarren kontzertua izango da.

Conrado Moya perkusioan delarik, Bandako interpreteek (45 baino gehiago) era askotako eta adin guztietarako errepertorioa eskainiko dute José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean.

“Topaketak” programak mundu artistiko desberdinen arteko hurbilketa proposatzen du, Bilboko Udal Banaren soinu-artearen bitartez. Izan ere, hori da diziplina artistiko desberdinen arteko katalizatzailea, aniztasunetik hornitzen diren eta emozioen askatasuna arrazoitzen duten soinu-esperientziak partekatzera gonbidatuz.

“TOPAKETAK ERRITMOAREKIN”

1956an, Dimitri Shostakovich-ek Moskuko Bolshoi Antzokian estreinatu zuen Jai-giroko Obertura frenetiko eta bikaina, Urriko Iraultzaren 37. urteurrena oroitzeko. Eskarmentua eta izaera eskutik doaz maisu sobietarraren lan mitikoetako batean eta gaur Donald Hunsberger zuzendari estatubatuar ospetsuak (Eastman Wind Ensemble taldeko zuzendariak) bandarako egin zituen moldaketekin aurkeztuko dugu.

1994an, AEBko Joseph Schwantner konpositoreak, 1979an Konposizioko Pulitzer Saria irabazi zuenak, Percussion Concerto idatzi zuen New York Philarmonic-aren enkarguz, bere 150. urteurrena ospatzeko. Lan hori 1995eko urtarrilean estreinatu zuen Christopher Lamb bakarlariak. Perkusio-kolorez betetako lana da, bakarlariaren lan birtuosistikoaren eta haize-taldearekin daukan elkarrizketa aberatsaren erritmoan.

“Topaketak erritmoarekin” kontzertuak zati bi izango ditu eta bigarren zatian bihotzaren erritmoaren inguruko soinu-alegoria original bat entzungo dugu, Andrés Valero Castells (1973) maisu valentziarraren Cardiofonía. Valentziako Goi-mailako Kontserbatorioan irakasten du konposizioa eta jaiotzear dagoen umetxo baten eta haurdun dagoen amaren bihotzen frekuentzia erritmikoen inguruko lau proposamen erritmiko eskainiko dizkigu, Lorcaren poesiaren edo Barón Rojo rock talde mitikoaren Sherparen riff batekin nahastuta.

Eta amaitzeko, azken denboraldietan zenbaitetan gurekin izan den Miguel Asins Arbó maisuaren sormenezko munduan sartuko gara. Bilbon lehenengoz entzungo dugu San Joan Gaua, bandarako obertura preziosista. Modu klasikoan garatu da baina Asins Arbó ren sormenezko eskulangintzaren kolore harmonikoak eta tinbrikoak erabilita. Musika honek Juan Valera-ren Pepita Jiménez (1874) eleberriaren zati bat ekarri nahi du gogora: Luis de Vargas abadegaiaren eta Pepita Jiménez alargun gaztearen arteko maitasun istorioaren giro erritmiko bihurtzen da San Joan gaua.

GONBIDATUA, CONRADO MOYA PERKUSIONISTA

Conrado Moya bakarlaria perkusioaren eta bereziki marinbaren arloko figura garrantzitsuenetako bat da mundu osoan. Bere gaitasun tekniko eta adierazle bikainengatik txalotzen dute, bai eta oholtzan gorputz eta arima aritzeagatik ere. Conrado Moya bakarlari modura aritzen da Europa, Asia eta Amerikako kontzertu-areto handienetan, errezitaldietan, nazioarteko jaialdietan eta orkestra, koru eta talde sinfoniko nagusiekin.

Alacant jaioterriko kontserbatorioan ikasi zuen eta Berlingo Hochschule für Musik “Hanns Eisler” zentroan bukatu zituen ikasketak. Ordurako irabaziak zituen Marinbako “ConUCOpercusión” Nazioarteko Lehiaketako lehen saria edo Alacanteko Kontzertuen Elkarteko Interpretazio Lehiaketako ohorezko saria. Sarritan egiten ditu kolaborazioak hainbat diziplinetako konpositore eta artistekin eta hortik sortu zen “Silentium”, marinba bakarlariaren bere lehen albuma. Era berean, Conrado Moyak lan pedagogiko handia egin ohi du eta akademietara, hitzaldietara eta nazioarteko lehiaketetara gonbidatzen dute. Gaur egun marinba irakaslea da Madrileko Progreso Musikal Goi-mailako Zentroan, Madrileko Okho zentroan eta Valentziako Percusons zentroan.

Orain dela gutxiko konpromisoen eta datozen konpromisoen artean daude Joaquín Rodrigoren ‘Kontzertua piano eta orkestrarako’ lanaren estreinaldi mundiala, Conrado Moyak berak marinbarako transkribatutako eta artistari beren beregi baimendutako bertsioan, Gran Canariako Orkestra Filarmonikoarekin;Christos Hatzis-en ‘Everlasting Light’ requiemaren Europako estreinaldia Bilboko Koral Elkartearekin, kontzertuak Bilboko Udal Bandarekin, birak Alemanian eta Espainian marinbako bikotekidearekin batera, Katarzyna My?ka, J.S. Bach-en Goldberg Bariazioak jotzeko;horrez gainera, hainbat errezitaldi eta ikasgai magistralak Alemanian, Suitzan, Kolonbian, Kanadan eta Estatu Batuetan. Conrado Moya AEBko marimba one enpresaren ordezkaria da.

SARRERAK ETA DESKONTUAK

Azkuna Zentroan emanaldi bi egin ondoren, Bilboko Udal Musika Banda Euskalduna Jauregira joango da. Bertako kontzertuak domeketan izango dira, 12:00etan, eta sarrerak bost eurotan salduko dira.

Sarrerak zenbakidunak izango dira eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan erosi ahal izango dira. Bilboko Udalaren helburu estrategikoa kultura herritarrengana eramatea izanik, Bilbao Musikaren erabakia izan da Bandaren kontzertuen denboraldia 65 urtetik gorakoen eta gazteen aldeko ekimen batekin hastea, hain zuzen ere musikaren kultura eskuratzen errazteko. Hori dela-eta, 2018ko urritik aurrera, 65 urtetik gorakoek, erretiratuek eta pentsiodunek, eta Gaztetxartelaren titularrek (14 eta 29 urte bitartekoek) deskontuak izango dituzte: sarrera bi launa eurotan erosi ahal izango dituzte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120