Antzerkia

Sexu identitatea, ikasgelara

Nerabeak aniztasun afektibosexualeanhezteko ‘Kaffka’ izenekoproiektua prestatzen dabil Kamikazkolektiboa. Egitasmoa martxanjarri ahal izateko ‘crowdfunding’kanpaina jarri dute abian

JULENE LARRAÑAGA - 2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 12:38etan eguneratua

Lan taldeko partaideak sortze prozesuko une batean.

Lan taldeko partaideak sortze prozesuko une batean. (KAMIKAZ KOLEKTIBOA)

Galería Noticia

Lan taldeko partaideak sortze prozesuko une batean.

NERABEAK aniztasun afektibo-sexualean hezteko xedea du Kamikaz Kolektiboaren azken antzezlanak. Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualean elkartearen enkarguz jaso du konpainiak Käffka antzezlana sortzeko enkargua. Dagoeneko idatzia dute testua, eta urriaren 10ean egingo dute ia ordubete iraungo duen lanaren aurrestreinaldia, Errenterian. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat eta haien inguruko helduentzat pentsatuta dagoen antzezlana da Kaffka, eta lesbianismoa eta sexu askatasuna ikusgarri egitea du helburu.

Antzezlanak Gehitu-ren ikuskapena eta parte-hartzea izan du, “antzerkiaren hezteko boterea ikusi eta nerabeentzako lesbianismoari buruzko euskal produkziorik ez zegoela jabetzean”. Hala, identitatearen autodefiniziorako beharra antzemanda, sexu-aniztasuna orokorrean eta lesbianismoa zehazki, izango da landuko duten gai nagusia.

KAFFKARI KEINUA Nerabezaroa metamorfosi-etapa bat bezala irudikatu nahi dute, hortik izenburutik egindako keinua Kaffkari eta Metamorfosia bere obrari. Nortasuna norberak eraiki beharreko kontu bat bezala irudikatu nahi dute Kamikaz kolektibotik. Maitasunaren inguruko hausnarketa eragin nahi dute, irudi estereotipatuetatik urrundu eta harreman positiboen alde jarduteko, ohiko maitasun erromantikoari kontrajarriz.

Antzerkia hezkuntzarako “tresna boteretsua” dela iritzita, gaur egungo nerabeek bizitzen dituzten errealitateak kontuan hartu nahi izan dituzte, euren errealitatea antzezlanarekin identifikatu ahal izan dezaten. Horretarako, “bi emakumezkoen arteko maitasun-harremanaren istorio identifikagarria” sortu dute: “Bi emakumezko pertsonaia sendoren existentziarekin planteatzen dugu antzezlana, bi emakume horien arteko maitasunharremanaren istorioa naturaltasunez eta askatasunez antzeztuz”, azaldu dute kolektibotik.

Norberarentzat zein gizarteko elkarbizitzarako “aberasgarria” den aniztasun afektibo-sexualean euren nerabeak hezteko interesa duten ikastetxe, kultura-zentro, udal-erakunde eta gune alternatiboetan antzeztu nahi dute obra, aurrera begira.

HASTEKO, EUSKARAZ Amancay Gaztañaga zestoarrak, Erika Olaizola azpeitiarrak eta Miren Gaztañaga irundarrak osatzen dute Kamikaz kolektiboa. Beraiekin elkarlanean, obra hau beste bost aktorek antzeztuko dute: Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibargurenek. Guztira, 55 minutuko iraupena izango du. Produkzioa, bere lehen bertsiorako behintzat, euskaraz pentsatuta dago. “Euskal Herriko nerabeek normalki erabiltzen duten hizkuntza da euskara, baina ez dugu erabat baztertzen etorkizunean gaztelaniaz ere antzeztea”, azaldu du lan taldeak.

Hainbat erakunde gipuzkoarren diru-laguntza eta babesa jaso dituzte proiektu hau martxan jartzeko, baita Bilboko Ortzadar LGTB erakundearena ere. Hala ere, nahikoa babes ekonomiko ez dute oraindik.

Obra aurrera eraman ahal izateko 8.250 euro lortu nahi dituzte, eta kopuru horretara heltzeko finantzazio kanpaina jarri dute martxan. Crowdfunding bidez ari dira falta zaien dirua biltzen eta hilabeteko epean nahi duenak diruz lagundu dezake proiektua, helbide honetan dohaintza eginez: goteo.cc/kaffkaeu. Lan-taldeak adierazi duenez, “egiten den ekarpena txikia izanda ere, laguntza handia” izango da taldearentzat. Ekarpen ekonomikoa egiten dutenek, gainera, Errenteriako aurrestreinaldira joan ahal izango dute, trukean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120