Bidai Kuadernoa

Ordesako zaintzaileak

Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalak 100 urte bete ditu. Haranizoztu, baso hostotsu eta ur gardenak ezagutuko ditugu lehengo eta oraingoesploratzaileen eskutik;Munduko Ondarearen altxor honen zaintzaileak dira

DANIEL BURGUI (Artez-ek itzulita) - 2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 12:35etan eguneratua

Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalak 15.000 hektareatik gorako eremua hartzen dute. Argazkietan inguruotako hainbat paisaia. THINKSTOCK

Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalak 15.000 hektareatik gorako eremua hartzen dute. Argazkietan inguruotako hainbat paisaia. THINKSTOCK

Galería Noticia

Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalak 15.000 hektareatik gorako eremua hartzen dute. Argazkietan inguruotako hainbat paisaia. THINKSTOCK

ETORKIZUNEKO belaunaldientzako opari bat da;zientzia eta arteen garapenaz aspertuta, txoko basati hau ondo gordetako babeslekutzat hartuko dutena;animaliak lasai ugaltzen diren lekua eta mundu osoko ameslariei harrera dituena, Pirinioetako oihan hau errespetuz tratatu eta maite duen jendea. Paradisuaren moduko zerbait da, gizakia agertu aurretik naturak izango zuen itxura. Lucien Briet argazkilari frantsesa ziur zegoen Ordesa eta Monte Perdido Parke Nazional bihurtu behar zirela, iparramerikarrek Yellowstonen egin zuten moduan, eta hitz horiek balia tu zituen duela ehun urte, Espainiako Gobernua, Huescako Aldundia eta Real Sociedad Geográfica erakundea konbentzitzeko.

Poeta izateko ametsa bete gabe, Briet bidaiari bizardun bitxi bat izan zen, lanbidez publizista, eta 1890 eta 1911 urteen artean 20tik gora espedizio burutu zituen Pirinioetan zehar. Paseoan ibili, eskalatu eta argazkiak egin zizkien bidexka, tontor, glaziar, ur-jauzi, koba eta basoei, bertako giden laguntzarekin. Sasoi hartako gizon eta emakumeen irudiak eta paisaia, landaredia eta animalien 1.600 argazki baino gehiago utzi zizkigun. Argazkiekin batera, ehunka artikulu, idazki eta tratatu zientifiko egin zituen. Bertan aurkitu zuen bere bizitzako egiteko nagusia: txoko hau etorkizunean ere jendeak gozatzeko moduan egotea. Eta lortu egin zuen.

1916an, Pedro Pidalek, Asturiasko Villaviciosako Markesa, Brieten ideiekin bat egin zuen eta Parke Nazionalen lehenengo legea sortzea defendatu zuen, Madrilgo Senatuan. Bi urte beranduago, 1918ko abuztuaren 16an, Ordesako Parke Nazionala edo Ara ibaiarena izendatu zen.

Gaur egun, Ordesa eta Monte Perdido Parke Nazionala izeneko eremua 15.000 hektareatik gorako lekua da. Bidexkak, haran izoztuetako ur-jauziak eta 3.000 metroko 30 tontor baino gehiago daude, Europako karedun mendigunerik altuena. Baso hostotsu eta marduletan, 38 ugaztun espezie bizi dira –Pirinioetako espezie endemikoak eta sarrioa, hartz arrea edota orkatza, besteak beste–, 68 hegazti mota;horien artean, txori txikiak, ugatz handia edota Tengmalm hontza;eta bestelako arrain eta anfibioak. Ibiltari eta mendizaleak etengabe atzera eta aurrera dabiltzala ematen duen arren, egunean ezin dira 1.800 pertsona baino gehiago sartu parkean.

Ordesa leku bakana da munduan, Hego Koreako Jeju uharteko Hallasan Parke Nazionala-rekin batera: Gizateriaren Munduko Ondarea, Biosferaren Erreserba eta Geoparke izendapenak jaso ditu UNESCOren eskutik. “Koroa hirukoitza”, hala esaten du parkeko zuzendari Manuel Montesek. 2011tik da zuzendaria eta parkeko zaindari nagusia. Beti gogorarazten du bere lehentasuna eta gainerako langileena duela mende bateko aitzindarien berbera dela: Inguruazaindu eta babestea. Bereziki gugandik, gizakiongandik. Zuzendariarekin batera, 33 profesional aritzen dira horretan (informatzaileak, zaindariak, mantenimenduko langileak, ikertzaileak…).Zuzendariaren aginduetara lan egiten duten zaindarietako bat Manolo Morales da, 55 urteko gizona.

Lucien Briet Charly-sur-Marne herrikoa zen, Paristik gertu. Mila kilometroko distantzia eta trenez 27 orduko bidaia zituen hainbeste maite zituen Aragoiko mendietara heltzeko. Manolori antzeko zerbait gertatzen zitzaion. 1996an, Madrilgo bizimoduaz nekatuta, bere emaztearekin eta seme-alabekin aldatu zen Pirinioetara, Huescara. “Nire pasioa mendiak ziren. Hirian itota sentitzen nintzen. Asteburubat libre geneukan guztietan mendietara gerturatzen ginen;aldaketa behar genuen”, azaldu digu Manolok.

Gaur egun, parkean esperientzia handiena duen langileetako bat da. Bide guztiak ezagutzen ditu. Bere lana izaten da, askotan, istripuak edo ezbeharrak saihestea, erdi galduta dabiltzan mendizaleei jarraibideak ematea, erreskate lanetan parte hartzea, baina baita parkea bera zaintzea ere.

Bidean goazela, adarrak ukitu, enborrak alde batera jarri, walkie-talkiea konprobatu eta bisitariekin hitz egiten du, hala nola Teresa Alabau, 80 urtekoa, bere alabarekin paseoan dabilena. Zuhaitz enbor sendo eta mardul baten aurrean gelditu dira eta Manolok azaldu du hildako pago bat dela, zuhaitz zahar bat, baina gora begiratuz gero, moztutako ipurdiaren gainean hiru kimu berde eta mehe ikus daitezkeela: “Zuhaitz berri bat haziko da. Horrelakoa da basoko bizitza;gu gabe, honek beste ehun edo mila urte iraun dezake”, miretsita egiten du hausnarketa Ordesako zaindariak

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120