Zirrikituetatik begira

Ederragoak txikian

Josu Torre - Jueves, 4 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

FETITXISMOAREN definizioa dela pentsatu nuen lehenengotan, ikustearekin batera. Nire herriko dendarien kanpaina batetan heurengana joateko deia besterik ez da, plastikoek ordezkatzeko abiadarekin batera telazko poltsa politak oparituz eta slogan nabarmen hori: “Gauzak ederragoak dira txikian”. Ez dakit inoiz jazo zaizuen, erakusleiho baten 39 zenbakiko mendirako bota batzuk ikusi, haietaz liluratu eta zuretzako 44 zb.koak ikusi dituzunean aspaldiko abarka zaharrak baino itsusiagoak irudi-tzea. Horri deitzen diot fetitxismoa, handiaren osagai denak dituenean baina politagoan. Beste onuraren bat ere ba du kanpainak, besteak beste, saltzaile eta bezeroaren arteko harremana. Ez da gutxi.

Hitzaurre gisa ipini dudan hori, nire herri txikiko politikan sar-tzeko aitzakia besterik ez dela aitortu behar dut. Hain txikia -txikerra Mungian- ere ez dela laister entzungo dut, izan ere dagoeneko 17.000 biztanletik gora dituelako, baina iritzi zutabe hauetatik mundua konpontzen edo atontzen gabiltzenei akaso txikia geratzen zaigu. Dena den, neurriarena, bertan ematen diren jazoera aipagarri edo kritikagarriak nabarmen ikusteko aukera ezin hobea deritzat.

Udaldia oporretarako edo ohiko ez diren jardueratarako erabili eta gero, urriaren haseran ohikora bueltatzea zor. Horrela hurbildu gara udal kiroldegira ehunka ba-tzuk erabiltzaile urriaren 1.rekin. Haserre tonuz etorri zaizkit hainbat ni erruduna banitza bezala: “Periodikuen ez duzu ezer ipini behar?” Notizia -berria deitzerik ez du merezi- bistan zegoen. Muskulazio aretoan 20 bat makinatik zazpik. “Makina hondatuta, ez erabilli” afitxarekin daude. Goiko orotariko aretoan, duela lau bat urte hautsi ziren errezelak berriz jarri ez dituztenez, eta ingurua ispiluz dagoenez, eguzkia dagoenean begietako minez ateratzen dira erabiltzaileek. Kasik gortinarik ez diote jarri beharko, dena den, bost bat urtez ez dutelako kanpotik beirarik garbitu. Linoleun soilez estaliko porlanezko lurzoruan etzanda gimnasia egitea ere, ez deritzat gaur gaurko kiroldegi baterako eredua.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120