Bilbon eta Bizkaian grabatutako filma

'Ola de crímenes' filma estreinatuko da gaur Campos Elíseos antzokian

Komedia beltz hau Gracia Querejetak zuzendu du eta Bilbon, Erandion, Barakaldon, Getxon eta Portugaleten aritu ziren lanean hiru asteetan zehar

deia.eus - 2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 11:19etan eguneratua

'Ola de crímenes'filma.

'Ola de crímenes'filma.

Galería Noticia

'Ola de crímenes'filma.

'Ola de crímenes' filmaren aurrestreinaldia hartzen du gaur Campos Elíseos antzokiak. Filmeko protagonista nagusiak (Maribel Verdú, Paula Echevarría eta Juana Acosta) eta aktore batzuk etorriko dira. Filma Bilbon eta Bizkaian grabatu zen iazko udazkenean.

BILBO. Ola de crímenes urteko euskal ekoizpenik garrantzitsuena da. Historias del Tío Luis Bilboko ekoiztetxearen ideia originala oinarri hartuta Bowfinger International Pictures Donostiako ekoiztetxeak eta Telecinco Cinemak proiektuarekin bat egin dute. Gidoia Luis Marías bilbotarrak idatzi du, eta Bilbo eta inguruak filmaren beste protagonista bat izatea lortu du.

Filmaketak hiru aste iraun zuen eta Bizkaiko hiriburuan, Erandion, Barakaldon, Getxon eta Portugaleten aritu ziren lanean. Hain zuzen ere, Bizkaia Zubian gertatzen da filmaren eszena garrantzitsuenetako bat. Horrez gain, filmaketaren beste puntu nabarmen batzuk izan dira Olabarri Jauregia, Zubizuri eta Bizkaiko Foru liburutegia.

Komedia beltz hau Gracia Querejetak zuzendu du, bere azken lana kaleratu zuenetik lau urte igaro direnean. Aktoreen zerrendari dagokionez, Maribel Verdúk egin ditu protagonista-lanak —zuzendari madrildarraren aktore fetitxeak—, halaber, egungo aktore ospetsuenetako batzuek parte hartu dute, besteak beste: Luis Tosarrek, Paula Echevarríak, Juana Acostak, Raúl Arévalok, Antonio Resinesek eta Raúl Peñak.

Filmak Bilbao Bizkaia Film Comission-en laguntza jaso du. Zerbitzu hori Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dute mota guztietako ikus-entzunezko proiektuak bultzatzeko, tokiko ikus-entzunezko sektoreak filmaketan lan egitea sustatzeko eta sorkuntza-industriaren barnean dauden mota honetako lanak garatu ahal izateko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120