15.000 euroko inbertsioa egingo da

Doako WiFi sarea handituko du Muskizko Udalak

Errota Zaharren, Autonomian, San Juanen, El Cruceron, Pobeñan, Meatzarin, La Glorieta parkean, eta Udal Kiroldegiaren inguruan

deia.eus - 2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 11:06etan eguneratua

Doako WiFi sarea handituko du Muskizko Udalak

Doako WiFi sarea handituko du Muskizko Udalak (muskiz.org)

Galería Noticia

Doako WiFi sarea handituko du Muskizko Udalak

Muskizko Udalak 15.000 euroko inbertsio bat egin du WiFi sarea handitzeko eta zabalagoa egiteko. Udal komunikazio sarearen bidez, saltokietara, bide publikoetara eta aisialdi guneetara helduko da.

BILBO. Instalazio berriari esker, Muskizko auzotarrek eta bisitariek dohainik izango dute Internet, Errota Zaharren, Autonomian, San Juanen (plazan eta merkataritza gunean), El Cruceron, Pobeñan, Meatzarin, La Glorieta parkean, eta Udal Kiroldegiaren inguruan (skate park eta egingo diren igerilekuak).

Doako WiFi zerbitzua eskuratu ahal izateko, udal webgunera jo daiteke, eta ezarritako baldintzak onartu eta gero, sarean nabigatu ahalko da. Doako zerbitzu hau, gune bakoitzean, orotara, 200 pertsona inguruk erabili ahalko dute une berean.

UDALERRI DIGITALA

Zerbitzu hau handituta, Internet estaldura hiru lekutan eskaintzetik bederatzi lekutan eskaintzera igaro da Muskizko Udala. Gogoratu behar da 2016an doako WiFia instalatu zela, San Juan zelaian, Meatzari plazan, eta La Glorieta parkean, guztira, 600 pertsonak erabat doan nabigatzea ahalbidetzen duen sare global baten bidez. Instalatu diren sarbide puntuak berri-berriak dira, eta ia-ia nabigazio gailu guztiekin erabil daitezke (smartphoneak, tabletak, eramangarriak…).

Teknologia berriak herritarrei hurbiltzeko politikaren barruan, Muskiz udalerri digital eta adimentsu bihurtzea da egitasmo honen helburua. 2015ean panel digitalak elikatzeko sare bat instalatu zen, CCTV sistema baten bidez, iraunkortasunaren eta Smart City delakoaren barruan, eta orduan sare hori gerora era progresiboan handitu ahal izatea aurreikusi zen, betiere era irisgarrian, udalerrian komunikazio eta informazio digitalizatuko sistemak eskaini ahal izateko.

Gero eta beharrezkoagoa da gure bizimodua iraunkortasunari begira eraikitzea eta premia horri erantzuten diote Smart Cityek. Horrela, hiri hauek azpiegituraz, berrikuntzaz eta teknologiaz hornitzen dira, CO2 isurketak txikitzeko eta energia kontsumoa murrizteko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120